Ipuin-kontaketa saioak ingelesez herriko ikastetxeetan

09.12.19
Udal Liburutegia

Ermuko Udal liburutegiak ingelesezko ipuin-kontaketa saioak antolatu ditu Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleentzat, herriko ikastetxe guztiekin koordinatuta. Ekimen honek helburu bikoitza du: batetik, ahozko transmisioaren bitartez irakurketa sustatzea eta, bestetik, ingelesaren ikaskuntza indartzea haurtzarotik hasita.

Guztira 7 saio izan dira, eta ikastorduetan egin dira Anaitasuna Ikastolako, San Lorenzo Ikastetxeko, Ongarai Eskolako, Eskolabarriko eta San Pelayo ikastetxeko liburutegietan. 140 neska-mutil baino gehiagok parte hartu ahal izan dute ekimen horietan.

Aurreko ikasturtean bezala, Aidan Kilbride eta Charlie McGeorge ipuin-kontalariek dinamizatu dituzte saioak. Aurtengoan, Erdi Aroko musika eta jantziak erabiliz, Hamelingo txirularia ipuin klasikoaren bertsioa antzeztu diete kontalariek herriko ikasle gaztetxoei.

Liburutegiak ingelesezko ipuin-kontaketak antolatzen dituen hamabigarren urtea da jarraian. Ekimenak ikastetxeen eskaerei erantzuna ematen die, eta balorazio oso ona jasotzen du urtero bai irakasleen, baita ikasleen aldetik ere.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat