Ikasleentzako bisita gidatuak liburutegian
Ermuko Udal liburutegiak bisita gidatuak eta erabiltzaileentzako formakuntza saioak antolatu ditu herriko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako laugarren mailako ikasleentzako. Jarduera hezitzaile hori duela hainbat urtetatik garatzen da liburutegian, eta denboran zehar finkatzen eta sendotzen joan da.
Saio horien helburua, batetik, liburutegiaren antolaketa eta eskaintzen dituen zerbitzuak ikasleei azaltzea eta liburu digitalak deskargatzeko eta filmak ikusteko plataformak ezagutaraztea da, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen (EIPS) bitartez.
Bestetik, informazioa bilatu eta berreskuratzeko sistemak, liburutegia, liburua eta irakurketa eguneroko zerbait atsegina bezala aurkeztu nahi dira, edozein pertsonaren eskura daudenak. Saioek liburutegiko orientazio espaziala eta seinaleen interpretazioa ulertzeko balio dute, aldi berean.
Ekimenaren abantaila nagusietako bat horixe da, hain zuzen: behin liburutegi batean informazio-bilketa prozesua ikasita, gazteak beste edozein instalaziotan arazorik gabe mugitu ahal izango dira, liburutegi guztietan sailkapen irizpideak oso antzerakoak baitira.
Bisiten iraupena ordubetekoa da gutxi gora behera, eta ikasle eta irakasleen balorazioekin eta hurrengo bisitak hobetzera laguntzen duten iradokizunen bilketarekin amaitzen dira.
Hiruhileko honetan 170 ikasle inguruk hartu dute parte ekimen honetan.
Lotutako albisteak

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean