Urteko azkeneko Osoko Bilkurarako egingo du Udalbatzak

16.12.19
Erakundea

Ermuko Udalak abenduko ezohiko Osoko Bilkura egingo du asteazken honetan, hilak 18. 2019ko azkenengo bilera izango da, eta 19:00etan hasiko da lehen deialdian, edo 19:30ean bigarrenean.

Gai-zerrendak bost puntu ditu, eta, ohi bezala, zinegotziei egiten zaien gonbidapenarekin hasiko da saioa, gai-zerrendako edozein gairen inguruan egon daitekeen edozein interes garrantzitsuren berri eman dezaten.

Bigarrenik, aurreko Osoko Bilkurako akta onartuko da, joan den azaroaren 19an egindakoa.

Hirugarren puntuan, Pedro Gallego Monteirok PSE-EE/PSOEko zinegotzi kargua hartuko du Jose Luis Araujo Araujoren ordez, azken horrek aurreko Osoko Bilkuran kargua utzi ondoren.

3774/2019 Dekretuaren kontu-ematea izango da arratsaldeko laugarren gaia, eta bertan aurrekontuaren bosgarren aldaketaren berri emango da.

Azkenik, Udalbatzak lanpostuen zerrendaren aldaketa onartzea bozkatuko du.

Gogorarazi nahi dizuegu saioa streaming bidez emango dela zuzenean Udalaren webgunean eta YouTubeko kanalaren bidez.

Dokumentazio osoa esteka honetan kontsulta dezakezue.

Lotutako albisteak

Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
23.01.26
Hirigintzak irisgarritasuna hobetzeko eta fatxadak birgaitzeko udal-dirulaguntzak abian jarri ditu

Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez eta ‘Abiapuntu’ bulegoan aurkez daitezke, aurtengo azaroaren 30era arte
Imagen
22.01.26
Udan haur saharar bat etxean hartu nahi duzu?

Rio de Oro gobernuz kanpoko erakundeak gutxienez 5 familiaren bila dabil kanpaina honetarako