El concurso de escaparates de Navidad se abre el jueves

16.12.19
Gizartea

Izena emateko epea asteazken honetan, abenduak 18, amaituko da

Ermuko Merkatarien eta Ostalarien Elkarteak (EMOE) Gabonetako erakusleihoen lehiaketa herrikoia antolatu du aurten ere. Bertan parte hartu dezakete herriko denda guztiek, elkarteko kideak izan ala ez. Jarduerak Ermuko Udalaren lankidetza eta diru-laguntza jaso du.

Ekimen honen helburua herriko merkataritza sustatzea da erakusleihoak apaindu ditzaten, guztion artean gabon giro koloretsuagoa eta alaia lor dezagun herrian.

Izena emateko epea abenduaren 18a, asteazkena, 13:00ak arte egongo da zabalik. Lehiaketan parte hartu nahi duten saltokiek 943 17 41 47 telefono zenbakira deitu beharko dute (08:30etik 13:30era bitarteko ordutegian), edo info@ermuacentrocomercial.com helbide elektronikora idatzi.

Epea amaitu baino lehen, parte-hartzaile guztiek euren erakusleihoaren argazki bat bidali beharko dute aurreko posta-helbidera, gutxienez 1280x720px tamainarekin eta ahalik eta bereizmen handienarekin.

Lehiaketako epaimahaiak parte hartzen duten establezimenduak bisitatuko ditu horiek baloratzeko, eta dekorazioaren kalitatea, irudi komertziala, produktuaren aurkezpena, sormena eta argiztapena hartuko ditu kontuan, besteak beste. Lehiaketak irauten duen egunetan, datorren urtarrilaren 6a arte, erakusleihoek gutxienez 18:00etatik 22:00etara egon beharko dute argiztatuta. Pizteko ordutegia betetzen ez duten dendak deskalifikatu ahal izango dira.

Epaimahaiko kideek hiru sari emango dituzte, hirurak establezimenduak modernizatzeko eta/edo hobetzeko proiektu bat aztertu eta gauzatzeko. Denda irabazleak 800 eurotan baloratutako proiektua gauzatzea lortuko du; bigarrenak, 400 euroko bat; eta hirugarrenak, aldiz, 200 euroko proiektua. Sariak irizpide artistiko, tekniko eta komertzialen arabera emango dira, eta modernizazioa eta berrikuntza ere kontuan hartuko dira.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean