Sartu, sukalderaino! Etxean zaude

17.12.19
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza

Bihar -abenduaren 18a- ''Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguna'' da, Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 2000ko abenduaren 4ko Batzar Nagusian egindako aldarrikapenaren arabera, munduan migrazio fluxuen gorakadaren fenomenoaren aurrean. Nazio Batuek egun jakin batzuk (asteak, urteak eta hamarkadak) dedikatzen dituzte berariazko gertakari edo gai zehatzei, erakundearen helburuak sustatzeko, kontzientziazioaren eta ekintzaren bitartez.

Hori dela eta, Ermuan Elkartasun eta Nazioarteko Lankidetza Kontseiluan bildutako elkarteek hainbat jarduera gauzatuko dituzte aste honetan. Ostegunean topaketa bat antolatu dute gure herrian harrera egiteko ekimena baloratzeko, "Ermua Harrera: harrera ekimenaren urte beteko jarduna" izenburupean. Lobiano Kulturgunean izango da, 19:00etatik aurrera.

Larunbatean, bestalde, ''Sukalderaino'' jardunaldia ospatuko dute, Ermuko migratzaileei harrera egiteko proiektuari buruzko informazio ekintza batekin, bideoak, sentsibilizazio kanpainak eta abar. Orbe Kardinalaren plazan izango da, 19:00etatik aurrera. Europako migrazio politikaren biktimak gogoratzeko ekitaldi edo ‘Elkartasun ekintza’ ere egingo dute.

Ekimenak Ermuko Udalaren babesa eta diru-laguntza jaso du.

Lotutako albisteak

Imagen
19.12.25
Integrazioa eta harrera bultzatzen duten zazpi elkarte saritu dituzte Migratzaileen Nazioarteko Egunean

Eusko Jaurlaritzak Ermuan egindako ekitaldi batean banatu ditu sariak. Amurriok elkukoa hartu du datorren urterako
Imagen
15.12.25
Aurtengo 'Migratzaileen Nazioarteko Eguna' Ermuan ospatuko da

Migraziorako Euskal Itun Sozialari aintzat hartuko duen ekitaldi instituzionala Antzokiak hartuko du ostegunean
Imagen
24.11.25
Atzerritartasun Legeari buruzko informazio saioa

Asteazken honetan -hilak 26an- Lobiano Kultur gunean, 17:30ean