Gabonetako ordutegi bereziak Udal zerbitzuetan

20.12.19
Erakundea

Ermuko hainbat Udal zerbitzuk euren irekiera ordutegiak aldatuko dituzte Gabonetako eta Urte Berriko jai-egunetara egokitu ahal izateko. Udaletxea itxita egongo da abenduaren 24an, 25ean eta 31n eta urtarrilaren 1ean eta 6an, eta gainontzeko zerbitzuek honako ordutegiak izango dituzte:

  • Abiapuntu: herritarren arretarako bulegoa 13:30ean itxiko da ostiral honetan, abenduak 20. Hilaren 24an, 25ean eta 31n eta urtarrilaren 1ean eta 6an itxita egongo da, eta gainontzeko egunetan ohiko ordutegia izango du, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara. Bestalde, gogorarazten dizuegu egoitza elektronikoa urteko 365 egunetan 24 orduz egoten dela erabilgarri.
  • Liburutegia: instalazioak abenduaren 22an, 24an, 25ean, 28an, 29an eta 31n itxiko ditu ateak, baita urtarrilaren 1ean eta 6an ere. Gainerako egunetan, ohiko ordutegiari eutsiko dio: 09:30etik 20:30era aste barruan, eta 09:30etik 13:30era larunbatetan. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu liburutegiaren egutegia.
  • Kiroldegia eta Betiondo: UKEk kudeatzen dituen udal kirol instalazioek abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxiko dituzte ateak. Abenduaren 24an eta 31n M. A. Blanco kiroldegia 08:00etatik 15:00etara egongo da zabalik, nahiz eta fitness gela eta igerilekua ordu erdi lehenago itxiko dituzten. Errege Egunean, urtarrilak 6, ordutegia 09:00etatik 13:00etara luzatuko da. Betiondo kirolgunea, berriz, 09:15etik 13:00etara irekiko da abenduko egun berezi horietan, eta 08:30etik 13:30era Errege Egunean. Abenduaren 24an, 25ean eta 31n zein urtarrilaren 1ean eta 6an administrazio-bulegoak itxita egongo dira.
  • Lobiano Kultur Gunea: kultur etxea itxita egongo da abenduaren 20ko arratsaldean, baita abenduaren 24an, 25ean eta 31n eta urtarrilaren 1ean eta 6an ere. Gainontzeko gabonetako egunetan, 09:00etatik 14:00etara egongo da zabalik.
  • Emakumeen Topalekua: goizez bakarrik egongo da irekita, 9:30etik 13:00etara. Abenduaren 24an, 25ean eta 31n eta urtarrilaren 1ean eta 6an itxita.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua