Drama bi, komedia beltza eta animazioa batek osatzen dute Antzokiaren asteko zinema eskaintza
Ermua Antzokiak lau film berri eskainiko ditu aste honetan. Eskaintza ostegunean hasiko da zineklubarekin eta Marco Bellochio zuzendariaren ‘El traidor’ filmarekin. Jatorrizko bertsioan eskainiko dugu, azpitituluekin, 20:30etik aurrera. 145 minutu irauten duen ekoizpen italiarra da, eta mafiari buruzko drama bat kontatzen du, benetako gertaeretan oinarrituta. Hainbat izendapen jaso ditu sari erberdinetarako: film, zuzendari, gidoi eta aktore onenarena 2019ko Europako zinemaldian; Cannesko jaialdiko sail ofizialean; eta, azkenik, aktore onenarena Sevillako zinemaldian.
Sinopsiak jasotzen duenez, "80ko hamarkadan gerra bat izan zen Siziliako mafiako buruen artean. Tommaso Buscettak Brasilera ihes egin zuen ezkutatzeko, eta bere seme-alabak babesteko aukerarik izan gabe erail egin zituzten. Brasilgo justiziak estraditatu ondoren, Giovanni Falcone epailearekin biltzea erabaki zuen Buscettak, eta Cosa Nostrarekin egin zuen zina traizionatzea".
Filma komertzialak asteburuarekin batera iritsiko dira. Larunbatean, 19:30ean, Belen Funes zuzendariaren ‘La hija del ladrón’ luzemetrai nazionalaren lehen emanaldia izango dugu ikusgai. Drama soziala da, 102 minutu irauten duena, eta Zilarrezko maskorraren saria jaso du Donostian eta Goya; Feroz eta Gaudi sarietarako izendapenak ere baditu. Laburpenak jasotzen duenez, "Sara bakarrik egon da bere bizitza osoan. 22 urterekin eta haurtxo batekin, familia bat osatzea da bere nahia, anaia txikiarekin eta semearen aitarekin batera. Beren aita etxera bueltatzen da kartzelatik atera ondoren. Sararentzat eta bere planentzat aita da oztopo nagusia eta beraiengandik urruntzeko erabakia hartzen du. ''La hija del ladrón'' igandeko 22:00etan eta asteleheneko 20:30ean ere ikusi ahal izango dugu.
Astebururako bigarren proposamen komertzialak ‘Puñaladas por la espalda’ titulua du, eta 130 minutu irauten. Intriga eta krimenari buruzko filma da, eta aurpegi ezagunen ugari bildu du, besteak beste, Daniel Craig, Ana de Armas, Chris Evans, Jamie Lee Curtis, Toni Collette eta Don Johnsonena. Laburpenak jasotzen duenez, "Harlan Thrombey eleberrigile ospetsua hilda aurkitu zuten bere etxean, bere 85. urtebetetzea familian ospatu ondoren. Norbaitek Benoit Blanc detektibea kontratatuko du gertakaria ikertzeko. Pista faltsu eta gezur interesatuen sare baten artean mugituko da, idazlearen heriotzan egia deskubritzen saiatzeko". ''Puñaladas por la espalda'' larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean ikusi ahal izango dugu. Film honek hainbat izendapen ditu, hala nola Urrezko Globoetarako edo AFI deritzan sarietarako.
‘Bayala, una aventura mágica’ marrazki bizidunen filmak amaiera ematen dio asteko eskaintzari, igandean, 17:00etan ikusteko aukera izango duguna. Kolore askoko ekoizpen alemaniarra da. Herensugeak itzali zirenetik, magia desagertzen ari da. Dena aldatzen da eguzkiaren maitagarriak dragoi arrautza abandonatu bat aurkitzen duenean. Surah printzesak eta bere kideek Dragoiaren Mendietatik haratago abenturaz betetako bidaia liluragarri bati egingo diote aurre.
Argibide gehiagorako, ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan