Liburutegia zabalik egongo da 13,5 ordu segidan azterketak prestatu ahal izateko

13.01.20
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak bere ordutegia luzatu eta egokitu egin du urtarrileko hilabete honetan, erabiltzaile ikasleek azterketak erosotasunez prestatzerik izan dezaten. Hori horrela, astelehenetik ostegunera bitartean  segidan 13 ordu eta erdiz zabalik egongo da, goizeko 9:30etatik gau erdira artean. Ordutegi luzapena urtarrilaren 7ko asteartetik 30eko ostegunera arte aplikatuko da.

Esan bezala, urtarrilaren 7tik 30era, bitartean udal liburutegia 9:30etik gauerdira arte irekita izanen da astelehenetik ostegunera. Hau da, egunero 13''5 ordu etenik gabe. Ostiraletako ordutegia bere ohiko horretan mantenduko da, 9:30etik 20:30era. Halaber, urtarrileko asteburuetan liburutegia zabalik egongo da -larunbat zein igandeetan- 9:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etarako ordutegia izango duelarik.

Azterketa garai honetan liburutegia ikasketa gela moduan soilik irekiko da. Beraz, larunbat arratsaldeetan eta igande goizetan eta arratsaldetan ikastera doazen pertsonei soilik emango die zerbitzua. Larunbat goizetan, aldiz, liburutegiak herritar guztiei eskainiko die zerbitzua.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez