Arratsaldean kontu kontari larunbat honetan

16.01.20
Udal Liburutegia

Ermuko Udal liburutegiak aurtengo Arratsaldean Kontu Kontari ipuin kontaketa zikloko lehenengo jardunaldia antolatu du larunbat honetarako, urtarrilak 18.

Ipuin saio berriaren izenburua Ipuin dibertigarriak izango da, eta 6 eta 8 urte arteko haurrei zuzenduta egongo da. Ipuin kontalaria eta dinamizatzailea Sergio de Andres izango da, eta saio osoa euskara hutsean garatuko da.

Ekimena Lobiano Kultur Gunean izango da, arratsaldeko 17:30etik aurrera. Sarrera doakoa dela gogorarazten da, baina jardueraren martxa egokia bermatu ahal izateko, plazak mugatuak izango dira: 40 neska-mutilek parte hartu ahalko dute. Halaber, etenik ez sortzeko, puntualtasuna eskatzen zaie parte-hartzaileei.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez