San Salvador eta Ermua hiriek elkar ezagutzeko eta sinergiak batzeko topaketa egin dute

29.01.20
Erakundea

Ermuko (Bizkaia) Izarra Centre zentroak ekitaldi instituzional eta komertzial bat hartu du gaur, amerikar erdialdeko El Salvador hiritik etorritako ordezkari talde batekin. Gure herriko alkateak San Salvadorreko Ernesto Muyshondt hiriburuaren homologoa hartu du, zeina bere herrialdea ezagutzera emateko inbertitzeko aukera ona izan eta harremanak estutzeko asmoz bira bat egiten ari da Europan eta Afrikan zehar, herri ezberdinetako erakundeetako eta ekoizpen ehunaren ordezkari eta kideekin elkartuz. Ekitaldian SPRIko, Emakundeko, hainbat enpresa-klusterretako eta gizarte-eragiletako ordezkariak bildu dira.

Juan Carlos Abascalek ongietorria eman dio ordezkari amerikarrari, "ohore dela harrera egitea eta baita norabide biko aukera ere, bakoitzak gure lurraldean etorkizun hurbilean izango ditugun erronkei aurre egiteko". Alkateak gaineratu duenez, "Topaketa honek esperientziak ezagutzeko eta trukatzeko aukera ematen du, elkarrengandik ikasi eta etorkizunean lagundu ahal izateko". Abascalek labur kontatu du erakundeak azken urteotan jarraitutako estrategia. Estrategia horretan, teknologiaren aldeko apustua egin da azpimarratuz, aukerak emateko, bertako talentuari eusteko eta berria erakartzeko, ekintzailetzari eta berrikuntzari lehentasuna ematearekin batera. Izarra Centre eraikinaren muin eta jatorria kontatu du, baita etxeetaraino eta industria guneraino iristen den zuntz optiko ultra lasterreko udal sarearen sorrera ere.

Ernesto Muyshondt salvadortarrak bere herrialdearen ezaugarri nagusi gisa ondokoak nabarmendu ditu "bere kokapen estrategikoa, Amerikaren bihotzean baitago, merkatu libreko ekonomia izapea, esportazioa oinarri: egonkortasun makroekonomikoa, inflazio txikia eta AEBekin duen lotura estuagatik dolarrean oinarrituriko ekonomia edukitzea". Agintariak lurraldeko ezaugarrien inguruan aipatu du, "eskulan kualifikatua, oso neketsua, trebatua eta gaztea dela, une oro mugimenduan dagoena, garapenean aurrera egiten jarraitzeko". Dohainen artean "Turismoa eta surfa, energia berriztagarriak; logistikarako kokapen geografiko pribilegiatua, non denbora laburrean aukera zabaleko negozioak hastea erraza den. Munduko kafe ekoizlerik onenetakoa izateaz gain, hori ez da behar beste sustatu edo ezagutarazi ez den arren", gehitu du agintariak. Horren esanetan, ''San Salvador eta bere herrialdea 2014an baino askoz seguruagoa da gaur egun; kriminaltasun indizea bosten batera murriztu baita''.

Aurkezpenen ondoren, parte-hartzaileek elkar hobeto ezagutzeko lan-topaketa edo networking saioa egin eta mokadu bat partekatu dute, Izarra Centreko eraikinean bertan.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua