Asteburuko 'story time' saioa ingelesez kontatuko du Hanna Berryk

30.01.20
Udal Liburutegia

Datorren hileko lehenengo larunbatean, -otsailak 1ean-, "Story time" ipuin kontaketa saio berri bat izango dugu Lobianon, 17: 30etik aurrera. Narrazioak "The Hungry Bear and Other Stories" du izenburu, eta Hannah Berryk egingo du. Saioa 4 eta 6 urte bitarteko haurrentzat pentsatuta dago eta egokia da.

Jarduera hau Liburutegiak antolatutako asteburuetarako ekintza egitarau bereziaren barne dago eta helburu bikoitza dauka: ahozko tradizioaren bitartez haurrak ipuinen mundura hurbiltzeko aukera ematea eta haurren ingelesezko hizkuntza-gaitasunak hobetzea.

Ekimen hau Lobiano Kultur Gunean izango da. Arratsaldeko 17:30ean hasiko da eta sarrera doakoa dela gogorarazten dugu. Hala ere, eta saioan ixiltasun eta kalitate baldintza egokiak bermatzeko plaza mugatuak egongo dira; gehienez 40 partaide onartuz. Etenik ez sortzeko puntualtasuna eskatzen da.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez