2020. urteko lehenengo Osoko Bilkura, astearte honetan

03.02.20
Erakundea

Ermuko Udalbatza astearte honetan, otsailak 4, bilduko da ezohiko Osoko Bilkurarako. 2020. urteko lehenengo bilkura izango da, eta 19:00etan hasiko da, lehenengo deialdian, udaletxeko bilkura aretoan. Bigarren deialdian hasiz gero, 19:30ean izango da.

Eguneko gai-zerrendak hiru puntu baino ez ditu, eta ohi bezala, bertaratutako zinegotziei gonbidapena eginez hasiko da, bilerako gai-zerrendan jasotako gaiekin lotuta egon daitekeen edozein interes garrantzitsuren berri eman dezaten. Jarraian, aurreko Osoko Bilkurako akta onartuko da, 2019ko abenduaren 18ko bilerakoa, alegia.

Hirugarren eta azken gaia EH Bilduk urtarrilaren 30eko grebaren harira aurkeztutako mozioa izango da.

Gogorarazten dizuegu saioa zuzenean eskainiko dela streaming bidez 19:00etatik aurrera Ermuko Udalaren webgunean eta YouTubeko kanal ofizialean.

Goizean, informazio batzordea

Asteartean bertan, 09:30ean, Gai Orokorren eta Udalbatzak aztertu beharrekoen Informazio Batzordea hasiko da, eta zazpi gai aurkeztuko dira bertan. Osoko Bilkuran bezala, lehenik bertaratutako zinegotziei gonbidapena egingo zaie bilerako gai-zerrendan jasotako gaiekin lotuta egon daitekeen edozein interes garrantzitsuren berri eman dezaten. Jarraian, urtarrilaren 28ko bilerako akta onartuko da.

Hirugarren eta laugarren puntuan, urtarrilaren 30eko grebaren baitan Udaltzaingoak egindako jardueren eta Ernesto Muyshondt San Salvadorreko alkateak egindako bisitaren inguruko xehetasunak azalduko dira, hurrenez hurren.

Eguneko bosgarren gaia Udalbatzaren zerbitzura dauden langileentzako %2ko ordainsari-igoeraren proposamena izango da, eta ondoren, martxoaren 8eko kartel lehiaketari buruzko informazioa eskainiko da.

Saioa amaitzeko, Emakumeen Topalekuko Jabekuntza Eskolak urtarrila-ekaina eperako antolatu dituen jardueren programazioa aurkeztuko da.

Bilera hori ere zuzenean eskainiko da streaming bidez 9:30etik aurrera Ermuko Udalaren webgunean eta YouTubeko kanal ofizialean.

Lotutako albisteak

Imagen
Jon Iraola, Beatriz Gámiz eta Eneritz Azpitarte Eibarko, Ermuko eta Zaldibarko alkateak, Ermua-Eibar bidea eraikitzeko proiektuaren hitzarmenean | Jon Iraola, Beatriz Gámiz y Eneritz Azpitarte, alcaldes/as de Eibar, Ermua y Zaldibar, en la firma del convenio para el camino Ermua-Eibar
22.07.25
Ermuak, Eibarrek eta Zaldibarrek hitzarmena sinatu dute udalerrien arteko bidea suspertzeko

Proiektuak oinezko eta txirrindularientzako eguneroko joan-etorriak erraztuko ditu eta inguruko herrien arteko lotura hobetuko du
Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita