2017tik 2019rako EPEtan aurreikusitako lanpostuak betetzen hasteko prozesua hasita

03.02.20
Erakundea

Ermuko Udalak hainbat lanpostu estatutupeko langile finkoekin betetzeko prozesua hasi du, Udalbatzak 2017., 2018. eta 2019. urteetan onartu zuen Lan Eskaintza Publikoarekin bat etorriz. Eskaintzak hogeita hamar plaza luze aurreikusten ditu Lanpostuen Zerrendan, eta faseka beteko dira, bete beharreko bolumena kontuan hartuta. Bete beharreko plaza-kopuru osotik hainbat modalitate daude: txanda librekoak, finkatzekoak eta barne-sustapenekoak.

Lehenengo faseak oposizio-lehiaketaren bidez bete beharreko txanda libreko sei plaza aurreikusten ditu, urtarrilaren 22ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 14. zenbakian eta 2020ko urtarrilaren 30eko Estatuko Aldizkari Ofizialaren 26. zenbakian jasotako iragarkien arabera. Lehenengo iragarkian, hautaketa-proben deialdia arautzen duten oinarri espezifikoak onartzen dira, eta bigarrenean deialdiaren laburpena da, bete beharrekoa den bezala. Lehenengo fasean, teknikarien sei plaza bete nahi dira: informatikaria; telekomunikazio- eta informatika-sistemetako espezialista; enpresa; kalitatea, smart city eta gardentasun lanpostuei dagokiena.

Eskabideak aurkezteko epea hogei lanegunekoa da, Estatuko Aldizkari Ofizialaren iragarkia argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Beraz, datorren otsailaren 27ko ostegunera arte, hori barne.

Interesa duten pertsonek Konbentukoa kalean dagoen Herritarren Arretarako Bulegoan -''Abiapuntu'' izenekoan- aurkez dezakete eskabidea, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara. Eta baita gure egoitza elektronikoaren bidez, 24 orduetan, asteko zazpi egunetan ere. Prozesu ororen inguruko informazio guztia iragarki-taula digitalean, lan-eskaintza publikoaren atalean.

Lotutako albisteak

Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
23.01.26
Hirigintzak irisgarritasuna hobetzeko eta fatxadak birgaitzeko udal-dirulaguntzak abian jarri ditu

Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez eta ‘Abiapuntu’ bulegoan aurkez daitezke, aurtengo azaroaren 30era arte
Imagen
22.01.26
Udan haur saharar bat etxean hartu nahi duzu?

Rio de Oro gobernuz kanpoko erakundeak gutxienez 5 familiaren bila dabil kanpaina honetarako