Lasaitasunerako deia Ermuan airearen kalitatearen inguruko datu onen aurrean

10.02.20
Erakundea

Ermuko Udalak lasaitasun mezua helarazi nahi die herritarrei Zaldibarko zabortegian izandako luiziari eta horrek gure udalerriko airearen eta uraren kalitatean izan ditzakeen ondorioei buruz.

Erorketak eta ondorengo gertaerek zalantza eta kezka sortu dute Ermuko bizilagunen artean. Horren harira, erakundea herriko airearen kalitatea monitorizatzen ari da Kaltxangoko ingurumen estazioaren bidez, eta orain arte, eman dituen datuak ohiko parametroen barruan mugitu dira. Gainera, gaur astelehena, otsailaren 10ean, San Lorentzo Ikastetxearen inguruan jarri den apartatu berria eguerdirako abian izango da. Eusko Jaurlaritzak ere beste estazio bat jarri du autopistako bidesari zaharraren inguruan, eta datu guztiak ohi parametroen barnean daude.

Aldi berean, Gipuzkoako Ur Kontsortzioa gure etxeetara iristen den uraren kalitatea kontrolatzen ari da, eta orain arte datu normalak jaso dituztela adierazi du erakundeak.

Juan Carlos Abascal Ermuko alkateak egoerari buruzko informazio eguneratua eskaintzeko konpromisoa hartu du pertsonalki – egun hauetan zehar Facebook sareko profilaren bitartez egin duen bezala – eta, azpimarratu du, datuak monitorizatzeko uneren batean herritarrentzat arriskurik txikiena dagoela edo edozein prebentzio-neurri gomendatzen dela pentsarazten duen adierazleren bat agertzen bada, berehala jakinaraziko duela.

Bestalde, San Lorentzoko ordainleku zaharrean botatzen ari diren hondakinak kutsatuta ez daudela eta, beraz, herritarrentzat arriskurik ez dakarrela jakinarazi du.

Gaur, astelehena, informazio oharrak jarriko dituzte portaletan, egoeraren berri emateko.

Gure udalerriarekin muga egiten duen Zaldibarko zabortegiko lur-jausiak 3.000 eta 4.000 metro kubiko material arrastan eraman zituen joan den ostegunean, AP-8 autobideko galtzadaren eta Ermuko saihesbidearen zati baten gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen
Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
23.01.26
Hirigintzak irisgarritasuna hobetzeko eta fatxadak birgaitzeko udal-dirulaguntzak abian jarri ditu

Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez eta ‘Abiapuntu’ bulegoan aurkez daitezke, aurtengo azaroaren 30era arte