Esperimentu dibertigarriak Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzeko

12.02.20
Ekonomi Sustapena

Adin anitzetako 100 neskato-mutiko baino gehiagok parte hartu dute astearte honetan, otsailak 11, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatu diren ekintzetan.

Merkatu Plaza esperimentu dibertigarrien eszenatoki bihurtu da arratsalde batez, eta jarduera horren helburu nagusia gazteei zientzia eta teknologia hurbiltzea izan da, batez ere neskei.

Hainbat emakume ikertzaile arduratu dira Lehen Hezkuntzako haurrei zuzendutako tailerrak zuzentzeaz. Hala, esperimentu energetikoak (propietate termodinamikoak, suzirien magia, dentsitatearen misterioa) eta tailer teknologikoak (etxea garbitzeko mikrorrobotak, alarma isilak eta zaratatsuak) egin ahal izan dituzte. Ekintza horiek guztiak Ermuko Udalak eta Bizilabek antolatu dituzte; azken proiektu horretan, udalerriko gazteak zientzia eta teknologia esperimentuak egiten aritzen dira.

Astearteko tailerretako argazki batzuk  kusgai dituzue lerro hauen ostean, Elhuyar Fundazioari esker. Galeria osoa ikusi ahal izateko, sakatu hemen.

Otsailaren 11 Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egun aldarrikatu zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak, emakume eta neskatoek zientzian erabateko partaidetza eta partaidetza bidezkoa izan dezaten, eta genero berdintasuna eta ahalduntzea lortzeko.

Emakume zientzialariak herriko dendetan

Udalerriko bost saltokik parte hartuko dute #ErakusleihoakO11 ekimenean, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunaren barnean. Maribel Liburu Denda, Buenas Migas, Cocoliso, Zapatxiki eta Kokkok euren erakusleihoak apaindu dituzte, bakoitza emakume zientifiko historiko batean zentratuta. Tu Youyou kimikaria, Mae Jemison astronauta, Rosalind Franklin kristalografoa, Maria Da Penha biofarmazialaria eta Gladys West matematikaria ditugu ikusgai dendetan. Saltoki bakoitzak aipatutako zientzialarietako baten argazkia, biografia eta informazioa erakusten du, eta guztiak euren erakusleihoak edertzen aritu dira haien ikerketetan inspiratuz. Horrela, Ermuko merkatariak emakume horien bizitzaren eta lanaren dibulgatzaile bihurtu dira, eta emakumeek zientzian duten parte-hartzea agerian uzten laguntzen dute.

Dendak otsailaren 22ra arte egongo dira apainduta. Gainera, Bizilabe ekimeneko zientzia eta teknologia proiektuetan parte hartzen duten gazteek otsailaren 13an, osteguna, arratsaldez establezimenduak bisitatuko dituzte. Establezimendu bakoitzean, aukeratutako emakume zientifikoaren ikerketa-gaiarekin lotutako esperimentuak egingo dituzte, eta hari buruzko informazioa eskainiko diete gerturatzen diren bezeroei.

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren