Komikia eta eleberri grafikoa, hiruhilekoko protagonistak liburutegian

12.02.20
Udal Liburutegia

Ermuko Udal liburutegiak herritarren artean komikien eta eleberri grafikoen irakurketa sustatzeko lanetan jarraitzen du. Zazpigarren urtez jarraian izango da abian irakurzaletasuna bultzatzeko programa, eta denbora tarte horretan, literatura genero horren herriko irakurketa indizeek gora egin dutela ikusi da.

Komikiak ikastetxeetan

Liburutegiak komiki ezberdinak banatzen ditu udalerriko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako zentroetan. Horrela, ikasturtean zehar ikasle bakoitzak gutxienez komiki bat irakurtzeko aukera izango duela bermatzen da.

Adin-tarte bakoitzari gomendatutako tituluak luzatzen zaizkio, hala nola, Uratxima kementsua, Superpatataren jatorria, Eguzkiaren lasterketa, Piztia otzanak edo Los diarios de Cereza.

Tailerrak

Aurreko urteetan egin bezala, oraingoan ere Lehen Hezkuntzako 6. mailako eta Bigarren Hezkuntzako 4. Mailako ikasleei zuzendutako ilustrazio tailerrak burutzea aurreikusten da.

Berrikuntzak katalogoan

Azken urte hauetan inbertsio handia egiten ari da liburutegia komikien erosketan, eta horri esker, eleberri grafikoen eskaintza, nobedadeena zein klasikoena, zabalduz doa. Gaur egun 1.000 komiki inguruk osatzen duten komiki bilduman 60 nobedade gehiago daude. Gainera, sekzioa erabat irisgarria da, liburutegiko sarreran bertan kokatzen baita.

Irakurketa kluba

2018ko urrian, helduentzako komiki irakurketarako klub bat jarri zen martxan lehen aldiz. Gaur-gaurkoz, 10 lagun biltzen dira hilero hainbat lanen inguruan hitz egiteko eta horiek aztertzeko. Kike Infame marrazkilaria arduratzen da saioak dinamizatzeaz.

Zozketak

Kanpainak irauten duen hiru hilabeteetan – otsaila, martxoa eta apirila – komikiak maileguan eramaten dituzten pertsona guztien artean, egileek eskainitako lanen hileroko zozketa egingo da.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez