Hautesle-erroldaren kontsulta zabalik apirilaren 5eko Euskal Legebiltzarrerako Hauteskundeetarako

17.02.20
Erakundea

Azkeneko hauteskundeetatik etxebizitzaz aldatu diren, Ermuan erroldatuta ez zeuden edota 18 urte bete dituzten pertsonek Hautesle-erroldan modu egokian izena emanda daudela kontsultatu dezakete jada, apirilaren 5eko Euskal Legebiltzarrerako Hauteskundeetan parte hartu ahal izateko.

Hautesle-errolda zortzi egun naturalez egongo da ikusgai, gaur astelehena, otsailak 17, hasi eta datorren astelehenera arte, hilak 24, biak barne. Hautesle izateko baldintzak betetzen dituzten eta botoa emateko eskubidea behin betiko edo aldi baterako galdu ez duten pertsonen inskripzioa jasotzen du erroldak.

Nola kontsultatu dezaket Hautesle-errolda?

Aurreko hauteskundeetan bezala, hiru modu ezberdin izango ditugu Hautesle-erroldan gauden edo ez kontsultatzeko:

  • Internet bidez: Ermuko Udalaren webgunearen bitartez, galdetegi batera jotzeko aukera izango dugu. Bertan, NAN zenbakia – letra eta guzti – eta jaiotze-data sartuko ditugu, eta Hautesle-erroldan jasotako informazioa agertuko zaigu. Datuak zuzenak badira, botoa ematera joan beharko dugun Hauteslekua eta Mahaia adieraziko dizkigu aplikazioak. Galdetegia erabilgarri egongo da hilaren 24ko gaueko 12ak arte.
  • Telefonoz: 943 17 91 42 telefono zenbakira deitu dezakezu astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara.
  • Aurrez aurre: Abiapuntuko bulegora jo dezakezu astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara.

Zer egin dezaket Hautesle-erroldan ez banago?

Erreklamazioa aurkeztu dezakezu Abiapuntun, eta zure izenean izapidetuko dugu Hautesle-Erroldaren Bizkaiko Ordezkaritzaren Bulegoan, hurrengo hauteskundeetan botoa emateko eskubidea gauzatzea oztopa edo eragotz dezakeen edozein akats zuzentzeko.

Zergatik da garrantzitsua Erroldan izena ematea?

Hautesle-Erroldan izena ematea derrigorrezkoa da. Izen-abizenez gain, botoa emateko unean pertsona identifikatzeko beharrezkoa den datu bakarra Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia eta letra da.

Hautesle-Errolda lurralde-atalen arabera antolatzen da. Hautesle bakoitza atal batean inskribatuta dago. Inor ezin da atal batean baino gehiagotan inskribatuta egon, ezta sekzio berean behin baino gehiagotan ere. Pertsona bat behin baino gehiagotan erregistratuta agertzen bada, azken inskripzioa gailentzen da, eta gainerakoak ezeztatu egiten dira.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian