Teknologia aholkularitza saioak mikroETE eta autonomoentzat

20.02.20
Ekonomi Sustapena

SPRI Eusko Jaurlaritzako Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak doako aholkularitza teknologikoa eskaintzen die mikroETE eta ekintzaileei, Inplantalariak zerbitzuaren eskutik.

Enpresa ehuna bultzatzeko ekimen honen helburua enpresen lehiakortasuna eta efizientzia hobetzea da, eta digitalizaziora gerturatzea Elektronikaren, Informazioaren eta Komunikazioaren inguruko Teknologiei buruzko tailer praktikoak eskainiz.

Inplantalariak zerbitzuaren bitartez, aholkularitza talde batek ekintzaileei, autonomoei eta 30 langile arteko mikroETEei euren eguneroko lanean teknologiak txertatzen lagunduko die. Horri esker, bezero gehiago lortzeko aukera izango dute, salmentak areagotuko dituzte produktu eta zerbitzuen promozioarekin, eta bezeroekin harremanetan jarriko dira euren beharrak ezagutu eta eskaerei aurrea hartzeko, zerbitzu berezi horri esker leialtasuna lortuz.

Bestalde, ziber-seguruagoak izaten ere ikasiko dute, ziber-erasoak saihesten dituzten tresna eta praktikekin, hala nola, lapurreta, manipulazioa edo datuen bahiketa; denbora eta kostua aurreztuko dute eskuzko zereginak sinplifikatzean edo ezabatzean; enpresa bizkortzen saiatuko dira, bulego birtual bat edukitzean, mugikorren erabilera adimendunarekin; eta eraginkorragoak izaten eta irudi berritzailea ematen ahaleginduko dira, enpresa automatizatu eta sentsorizatzen duten tresnen bitartez.

Zerbitzua iaz jarri zen martxan lehen aldiz, eta hainbat enpresak parte hartu zuten formazio saioetan.

Aholkularitza teknologikoa doakoa da, eta saioak Izarra Centren burutuko dira honako egunetan:

Saioetan parte hartzeko interesa duten ekintzaile, autonomo eta mikroenpresek (30 langileraino industriaren kasuan edo industriarako zuzeneko zerbitzuetan) izena eman beharko dute honako galdetegi honetan.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat