Ermuak eta Eibarrek 'Verter Recycling, 2002' zabortegiaren ustezko ingurumen-delituagatik irekitako auzian parte hartzea erabaki dute
Ermuko eta Eibarko Udalek parte hartuko dute Zaldibarko ‘Verter Recycling, 2002’ zabortegiaren ustezko ingurumen-delituagatik irekitako auzian. Kasua instrukzio fasean dago Durangoko (Bizkaia) 1. Instrukzio Epaitegian. Azken astean aukera ezberdinak aztertu ostean, bi udal horiek auzian interesdun gisa aurkeztea erabaki dute, jazotakoaren nondik norakoak ikertu eta erantzukizunak argitu daitezen.
Hainbat adituri kontsulta egin eta bide ezberdinak aztertu eta gero, bi udalek Bilboko Acies Abogados abokatu bulegoaren zerbitzuak kontratatu dituzte kasuan aurkeztu ahal izateko eta alegazioak, eskaerak, errekurtsoak, eginbideak, froga-eskaerak, autoetara batzen den dokumentalaren azterketak eta aipatutako aurretiazko eginbideetan gure udalerriei eragiten dieten interesetarako gomendatutako beste edozein, komenigarria edo beharrezkoa dena, prozesuaren edukiari eta bilakaerari buruzko informazioa barne, aldizkakoa edo hala eskatzen denean.
Ermuko eta Eibarko Udalek elkarrekin landu dugu gertaera honen inguruan egin beharrekoa, modu koordinatuan eta lankidetzan, baita beste hainbat alorretan egin beharrekoa ere. Beraz, 1. Instrukzio Epaitegian elkarrekin aurkeztea erabaki dugu, baita abokatu bulego berbera kontratatzea ere.
Berretsi egiten dugu lurperatutako bi pertsonak – Alberto eta Joaquin – berreskuratzeko eta haien familien beharrei erantzuteko ahaleginei lehentasuna ematen jarraitu behar dela. Horren harira, gure hasierako babes-mezua azpimarratzen dugu, bizi dituzten une gogorretan, normaltasuna berrezartzeko lanean ari diren profesional guztiei eta tragedia hau guztia larritasunez bizi duten herritar guztiei laguntzeko.
Esan genuen erantzukizunak eskatzea gero etorriko zela, larrialdiari erantzun ondoren. Une hori iritsi da, eta ustezko ingurumen delituagatik irekitako auzian pertsonatu behar dugu; Eibarrek eta Ermuak hala egitea erabaki dugu.
Lotutako albisteak
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian