‘La Bien Querida' kantariaren emanaldi akustikoa hartuko du Ermua Antzokiak

26.02.20
Ermua Antzokia

Ana Fernández-Villaverde bilbotarrak, musika munduan ‘La Bien Querida’ izen artistikoarekin ezaguna den kantariak, Ermuan joko du aste honetan. Ostiralean, otsailak 28, izango da herriko Antzokian, kontzertu akustikoa, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. ''La Bien Querida'' 2007an musikan hasi zen abeslaria da; maketa batekin egin zuen, musika zaleek ezustekoan harrapatu zituenak eta ezagutzera ematen lagundu zuelarik. Jorratzen duen estiloa indie-pop da eta 2009an ''Romancero'' bere lehen diskoa argitaratu zuen, urteko disko nazional onena aukeratua izan zena. 2011n ''Fiesta'' izenburuko bigarrena argitaratu zuen, eta urtebete geroago ''Ceremonia'', haren ondoren Premeditación, nocturnidad y alevosía (Remixes, Elefant Records, 2016); berrienak Fuego (2017) eta Brujería (2019) direlarik. Denbora horretan tartekatuaz, ''Hoy'', ''Noviembre'' eta ''Monte de Piedad'' izenburuko abestiak aurkeztuz. Emanaldiko sarrerak 10 euroko prezioa du eta aldez aurretik eros dezakegu Lobiano Kulturgunean, orotariko kutxazainen sarean eta Kutxabanken webgunean, edo ikuskizuna hasi arte leihatilan.

Bere lehen maketarekin, Ana Fernandez-Villaverdek milaka melomano bereganatu zituen. Ahots beroa eta argia, interpretazio pertsonal eta zintzoekin. Bere abestiak hasiera sinple batetik abiatzen ziren, baina desarmatzen zuen edertasun batekin, maitasun eta desamodiozko olerki zoragarriak. Publikoak oso ondo hartu ditu bere diskoak, eta horietan erakusten du bere anbizioa etxeko grabazio haiek islatzen zutena baino askoz haratago doala: rumbarekin, arabiar eraginekin eta elektronikarekin egindako jolas eta probak, dena dosi sotiletan, erakusten zuten bere diskurtso musikalak indar handiagoa irabazten zuela bere letra preziatuekin eta zuzeneko melodiekin batera.

Abesti onak, letra onak; zentzua eta mezua. Zer gehiago eska daiteke? Ostiral gaua izanik… gozatzera!

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan