Ingelesezko ipuin kontaldia larunbat arratsalderako

05.03.20
Udal Liburutegia

Ermuko Udal liburutegiak Story Time ingelesezko ipuin kontaketa zikloko saio berri bat antolatu du larunbat honetarako, martxoak 7.

Ipuin saioaren izenburua What a disaster da, eta 5 eta 9 urte arteko umeei zuzenduta dago. Jarduera Hannah Berry kontalariak dinamizatuko du.

Ekintza hau liburutegiak asteburuetarako antolatzen dituen jardueren egitarau bereziaren barne dago, eta helburu bikoitza dauka: batetik, ahozko tradizioaren bitartez ipuinen mundura hurbiltzea eta, bestetik, umeen ingelesezko gaitasun linguistikoak hobetzea.

Jarduera Lobiano Kultur Gunean burutuko da arratsaldeko 17:30etik aurrera. Sarrera doakoa da, baina gehienez ere 40 neska-mutilek parte hartu ahalko dute, saioaren isiltasun eta kalitate baldintza egokiak bermatze aldera. Bestalde, etenik ez sortzeko, puntualtasuna eskatzen da.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez