2020ko Aurrekontuak, astelehenean eztabaidagai

06.03.20
Erakundea

Ermuko Udalbatza datorren astelehenean, martxoak 9, bilduko da ezohiko Osoko Bilkura saiorako. Bertan, 2020rako Aurrekontuak izango dira ardatz nagusia. Saioa 19:00etan hasiko da udaletxeko bilkura aretoan; bigarren deialdian hasiko balitz, 19:30ean izango litzateke.

Zortzi puntu jasotzen ditu Bilkurako gai-zerrendak; lehena, ohi bezala, zinegotziei egiten zaien gonbidapena izango da, eguneko gai-zerrendako edozein gairekin zerikusia duen edonolako interes zuzen eta garrantzitsu jakitera eman dezaten. Jarraian, aurreko bilerako akta onartuko da, 2020ko otsailaren 4koa, hain zuzen.

Hirugarren puntuan, apirilaren 5eko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak direla-eta, Ermuan eratu beharko diren hauteskunde-mahaietako kideen zozketa egingo da. Laugarrengoan, Korporazioaren zerbitzura dauden langileen lan-saria %2 igotzea onetsiko da.

Aurrekontuaren inguruko eztabaida bosgarren puntuan hasiko da, PPk aurkeztu dituen zuzenketen eskutik. Alderdi Popularrak hogei bat proposamen ekarri ditu Udalbatzara, baita osoko zuzenketa bat ere. Elkarrekin Ermuak aurkeztutako zuzenketa proposamenak ere aztertuko dira, eta azkenik, 2020ko Aurrekontua bozkatuko da.

Saioa amaitu aurretik, EH Bilduk Zaldibarko zabortegian jazotakoaren inguruan aurkeztu duen mozioa landuko da.

Osoko Bilkura zuzenean emitituko da, streaming bidez, 19:00etatik aurrera Udal webgunean eta YouTubeko kanalean.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian