Ermua lanean ari da Aste Santuan eta udan 'GazteRobotika' tailerrak eskaintzeko

10.03.20
Ekonomi Sustapena

Ermuko Udala Debabarreneko beste batzuekin batera lanean ari da, Debegesarekin koordinatuta, ''Gazte Robotika'' hezkuntza-ekimena berrargitaratzeko eta Aste Santuan eta hurrengo udan haurrentzako tailerrak eskaintzeko. Gure udalerrian, aurreratuen dagoen aurreikuspena Aste Santurako zikloa da; apirilaren 14tik 17ra egingo dena, goizeko 9: 30etik 13:30era. Izarra Centre eraikineko instalazioetan.

Tailer horiek egunean 4 ordukoak izango dira eta 2008 eta 2011 urteen artean jaiotako haurrentzat eskainiko. Hogeita bi (22) plaza guztira eskainiko dira interesa duten beste hainbesterentzat. Bi begiraleren laguntza eta gidaritza izango dute, talde bakoitzeko bana.

Udako tailerra abuztuaren 31tik irailaren 4ra bitarteko astean egin daiteke, goizeko ordutegi berarekin eta Izarra Centreko instalazioetan baita ere. Izen ematearen prezioa 30 eurokoa izango da pertsonako, eta izen-emateak laster irekiko dira ''Gazte Robotika'' webgunean.

Jarduera robotikaren arloan aditua den Doplay enpresak dinamizatzen du, eta bertan, parte-hartzaileek taldean lan egin, ikasi, jolastu eta ongi pasatzen dute teknologiarekin, robot bat eraiki eta programatuz. Robotika arloaz gain, bideojokoen sorkuntza ere lantzen du tailerrak.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik