Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen 'Bizi dantza' ikuskizuna urrira arte atzeratuta

13.03.20
Ermua Antzokia

''Pirritx, Porrotx eta Marimotots'' pailazoen produktoreak Ermua Antzokian hilaren 27an (ostirala) egitekoa zen emanaldi bikoitza atzeratzea erabaki du, coronavirus-a (COVID-19) dela-eta, salbuespenezko neurriak eta euste-neurrien aurrean. Horren ondorioz, instalazioak itxi eta ikusle kopuru handi bati zuzendutako funtzioak bertan behera utzi behar izan baitira.

Aipatu pailazoek Bizi Dantza'' ikuskizuna urriaren 7an (asteazkena) eskainiko dute, aurreikusitako funtzio biak mantenduko direlarik, arratsaldeko 5etan eta 7etan, hain zuzen ere.

Horren aurrean, ikuskizunerako aldez aurretik sarrerak erosita zituztenek bi aukera izango dituzte: sarrerak gordetzea baliozkoak izango direlako edo bueltatzea eta dirua berreskuratzea. Lobiano Kutur Gunean zuzenean erosi zituztenak bertara joan daitezke hilabeteko epean, martxoaren 23tik hasi eta apirilaren 23ra bitartean. Denbora horretan sarrerak entregatu eta dirua berreskuratu ahal izango da. Aldiz, internetez edo orotariko kutxazainen bidez eskuratuta dituztenek aldaketa bide horretatik egin beharko dituzte.

Kultura sailak horrek ikus-entzuleei eragin diezaiekeen eragozpenak barkatzeko eskatzen du, antolakuntzarekin zerikusirik ez duen eta hala etorri den gertaera bat izan arren.

Lotutako albisteak

Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako