Zerbitzu elektronikoak liburutegian

16.03.20
Udal Liburutegia

Ermuko Udal Liburutegia aldi baterako itxita dago pasatu den ostiraletik, hilak 13, zerbitzu publiko gehienen antzera. COVID-19 birusak sortu duen egoera dela eta, horren transmisioa geldiarazteko eta Ermuko bizilagunen osasuna zaindu ahal izateko hartutako neurria da.

Hori dela eta, instalazioak itxita dauden bitartean, liburutegiak telefono bidezko aholkularitza zerbitzua eskainiko du, liburu digitalen mailegua eta online dauden pelikulak ikusteko plataformen erabilerari buruzko zalantzak argitzeko.

Informazio gehiago eskuratu nahi duten pertsonak, plataforma horietan sartu ahal izateko datuak aldatu nahi dituztenak, maileguak berritu behar dituztenak edo bibliografien inguruko kontsultak dituztenak liburutegiko langileekin harremanetan jarri daitezke 943 17 92 12 telefono zenbakiaren bitartez, 09:30etik 20:30era bitartean.

Bestalde, liburutegiak dituen sare sozialak (Facebook eta Twitter) aktibo mantentzen dira, eta egunero literatura nobedadeak eta irakurketa gomendioak eskaintzen dira bertan, etxean igaro beharreko egunak eramangarriagoak izan daitezen.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat