Udal liburutegiak liburu eta filmen mailegu digitala erabiltzera animatzen du

17.03.20
Udal Liburutegia

Covid-19 birusaren hedapenak sortutako ezohiko egoera kontuan hartuta, eta Euskadiko liburutegi publikoek aurrez aurreko zerbitzuak eten dituztenez, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak gogorarazten du Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareak zerbitzu digitalak eskaintzen dituela. eLiburutegia plataformaren bitartez, liburu digitalak mailegatzeko eta Internet bidez filmak, telesailak, kontzertuak eta dokumentalak ikusteko aukera eskaintzen da.

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietako bazkideek Estatuko liburutegi digitalik handiena eskura dute, hizkuntza ezberdinetako 20.000 liburu digital eta euskarazko, gaztelaniazko, ingelesezko eta frantsesezko 15.000 film baino gehiagoko katalogoarekin. Liburuak ordenagailu, tablet, smartphone zein eReader bidez irakur daitezke, eta filmak, dokumentalak, kontzertuak eta telesailak streaming bidez ikus daitezke.

eLiburutegira sartzeko, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko bazkide izatea besterik ez da behar, eta nahikoa da liburutegiko gainerako zerbitzuetara sartzeko erabiltzen diren ohiko datuak sartzearekin (bazkide-zenbakia eta pasahitza). Datu horiek bazkide egitean jasotzen dituzte erabiltzaileek.

Bazkide zenbakia eta pasahitza gogoratzen ez duten pertsonek Udal liburutegiarekin harremanetan jarri beharko dute, 943 17 92 12 telefonora deituz 9:30etik 20:30era edo biblioteca@udalermua.net helbidera mezua bidaliz.

Era berean, Irakurketa Sare Publikoko kide ez direnek bazkide egiteko eta liburutegiko txartela eta eLiburutegian sartzeko pasahitza eskuratzeko aukera dute aurreko kasuan aipatutako bide berberak jarraituz.

Halaber,  eta egoera normalizatu arte, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak liburutegi-zerbitzua@euskadi.eus helbide elektronikoa gaitu du aldi baterako, herritar guztiei eLiburutegian sartzea errazteko. Helbide horretara ere idatzi daiteke, beraz, liburutegietako bazkide txartela eskatzeko zein eLiburutegian sartzeko pasahitza eskuratzeko.

Nola erabiltzen da eLiburutegia?

eLiburutegia plataformak erabiltzaile bakoitzari hilean lau liburu irakurtzeko eta astean bi film ikusteko aukera eskaintzen dio. Lotura honetan azaltzen da eduki digitalak nola deskargatu daitezkeen gailu elektronikoetara.

Jarraian eLiburutegia erabiltzen ikasteko tutoriala ikusi dezakezue:

Gainera, eLiburutegia sare sozialen bidez ere jarrai daiteke, zalantzak argitu ahal izateko. Twitterren eta Facebooken daude eskuragarri.

Lotutako albisteak

Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.
Imagen
Ipuin kontaketa saioa antolatu du Liburutegiak
06.05.25
Denboraldiko azken "Arratsaldean Kontu Kontari" ipuin saioa

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean
Imagen
05.05.25
Adin guztietarako mahai-jokoen azken tailerra

Maiatzaren 15eko saiorako izen emateak zabalik daude. Saioa 17:30etik 19:30era egingo