Ermuak desinfektatzailez garbituko ditu kaleak eta erabilera publikoko elementuak

18.03.20
Gizartea

Kaleak ur eta hipoklorito sodioaren diluzioarekin ureztatuko ditu, eta eskudelak, eskailera mekanikoak, igogailuak eta aparkalekuetako edo banaketa-makinetako gainerako elementu komunak desinfektatzailearekin garbituko ditu

Bizi dugun alarma-egoera eta osasun-larrialdia ikusita, Ermuko Udalak beharrezkotzat jotzen du udalerriko kaleen garbiketa indartzea. Horregatik, ura eta sodio hipokloritoa nahastuko eta herriko kaleak ureztatuko ditu bide publikoko eremu zehatz batzuetan, erabilera kolektiboko elementu hainbat desinfektatzearekin batera. COVID 19ren hedapen edo zabalkundea geldiarazteko. Debabarrena Mankomunitateko beharginek egingo duten lan hori datozen egunetan.

Garbiketa lurrin-produktua aplikatuz egingo da, eta batez ere 463/2020 Errege Dekretuak baimendutako jarduerak dituzten establezimenduak irekita dauden eremuetan egingo da: farmaziak, okindegiak, elikadura-dendak, merkatuak, estankoak eta kioskoak, zehatz mehatz.

Kaleak garbitzeko, erabiliko den portzentajea litro erdi sodio hipoklorito x 2 litro ur izango dira, aipatu establezimendu horiek ireki baino ordu batzuk lehenago.

 

Langileek nahasturiko produktuak lainoztatzeko motxilak erabiliko dituzte. Kontzentrazio neurri hori produktu bera etxean erabiltzen dugunarekin pareka daiteke (lixiba).

Era berean, honako leku eta elementu hauen garbiketa areagotuko da: igogailu publikoak, arrapalen eskudela eta eskailera mekanikoak, kaleko komun publikoak, zabor organikorako poltsa biodegradagarriak banatzeko makinak eta udal-aparkalekuko tiketak banatzeko makinak, produktu detergente eta desinfektatzaileekin, zeinak zuzenean lurrindu eta aplikatuko diren.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
26.11.25
Gabonetako argiak ostiralean piztuko ditugu Ermuan

Hiri Hezitzaileen Egunean jolasak izango dira ikasleentzat, txokolate-jana eta Gabon Postal lehiaketako lan irabazlea ezagutaraziko
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean