Maileguan hartutako liburuen eta ikus-entzunezkoen itzulketa-epeak luzatu egin dira

18.03.20
Udal Liburutegia

Coronavirusaren hedapenaren harira pasatu den igandean osasun-alarma egoera ezarri zenetik, Ermuko Udal liburutegiak herritarren dei ugari jaso ditu maileguan hartutako liburuak, aldizkariak eta ikus-entzunezkoak entregatzeko epea berritzeko eskatuz.

Ildo horretan, jakinarazten dugu Eusko Jaurlaritzako Liburu eta Liburutegien Zerbitzuak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea osatzen duten liburutegietako bazkideek maileguan dituzten dokumentu guztiak berritu dituela.

Honela, liburutegiko bazkideek maileguan dituzten materialak entregatzeko zehaztu den data berria apirilaren 1a da. Beraz, ordura arte ez da beharrezkoa izango telefonoz deitzea, e-mailak bidaltzea edo online berritzeak egitea.

Bestalde, gogoratu nahi dizuegu Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareak zerbitzu digitalak eskaintzen dituela. eLiburutegia plataformaren bitartez, liburu digitalak mailegatzeko eta Internet bidez filmak, telesailak, kontzertuak eta dokumentalak ikusteko aukera eskaintzen da.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez