Garuna aktibatzeko ariketak doan Burulogyren eskutik

23.03.20
Ekonomi Sustapena

Burulogy enpresa ermuarrak, Izarra Centreko enpresa-haztegian dagoenak, bere aplikazioa guztiz doan eskaintzea erabaki du osasun-alarmako egun hauetan garuna aktibo mantendu nahi duten pertsona guztiei.

55 urtetik gorako pertsonei aisialdi eta entretenimendu jokoak eskaintzeaz arduratzen da Burulogy, bai online, baita offline ere. Entrenamendu ariketak izaten dira, eta buruko jolasen bitartez, erabiltzaileei gaitasun kognitiboak mantentzea ahalbidetzen diete. Horretarako, tabletak eta smartphoneak erabiltzen dira, horien erabilera oso zabalduta baitago gure gizartean, eta gainera, gero eta eskuragarriagoak eta erabilerrazagoak dira.

Bizi dugun ezohiko larrialdi egoera honetan, etxean konfinamendu egun luzeak izango ditugu aurretik. Burulogy enpresak bertan behera utzi ditu, aldi baterako, aurrez aurreko ikastaroak. Gainera, adineko jende asko jasaten ari den bakardadeaz jabetu da, bakarrik bizi diren pertsonek euren kabuz egin behar baitiote aurre egoerari. Hori dela eta, euren aplikaziora dohainik sartze aukera eman nahi die interesa izan dezaketen guztiei, egoera normaltasunera bueltatzen den artean, garuna martxan mantentzeko eta isolamenduari modu ludiko eta dibertigarrian aurre egiteko.

Aplikazioa erabili nahi duten pertsonek enpresarekin harremanetan jarri beharko dute 679 05 26 51 edo 943 17 72 45 telefono zenbakietara deituta.

Dibertsioa eta entrenamendua

Funtzio kognitiboak estimulatuz, gaitasun mentalak lantzeko eta hobetzeko sortutako tresna da Burulogy. Trebetasun mentalak hobetu nahi dituztenentzat eta inolako nahasmenik ez dutenentzat egokia da, baita adinaren, gaixotasun neurodegeneratiboen, garuneko kaltearen, garuneko paralisiaren eta abarren ondorioz narriadura kognitiboren bat dutenentzat ere.

Burulogyren ariketek garuneko kalte mota jakin batzuk errehabilitatzen lagun dezakete, iktus bat, adibidez. Erabiltzaileen beharretara egokitutako entrenamenduari esker, kaltetutako eremua modu kontrolatuan lantzen da, eta bilakaeraren jarraipen zehatza egin daiteke.

Zure beharretara egokitutako entrenamendu bat lortu nahi baduzu, jarri harremanetan Burulogyrekin bide hauek erabiliz.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat