Liburutegiak bazkideei utzitako materialak bueltatzeko epeak ofizioz luzatu ditu

25.03.20
Udal Liburutegia

Liburutegien sareak erabiltzaileei emandako irakurketa-materialen eta ikus-entzunezkoen epeak automatikoki atzeratzea erabaki du, erantzukizunez jokatzeko eta osasun publikoaren murrizketen eta konfinamenduaren aginduari jarraiki.

COVID-19ak sortutako alarma egoeraren luzapena iragarri ondoren, Eusko Jaurlaritzako Liburu eta Liburutegien Zerbitzuak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea osatzen duten liburutegietako bazkideek maileguan dituzten material guztiak bueltatzeko epeak berriz luzatu eta atzeratu ditu berriro ere.

Modu horretan, Liburutegiko bazkideek maileguan dituzten materialak entregatzeko data berria maiatzaren 4a, astelehena, da, guztion lasaitasunerako, baita alferrikako joan-etorriak eta kudeaketak saihesteko ere. Horregatik, ordura arte ez da beharrezkoa izango epemugak eta epeak kudeatzea; ez deitu, ez liburutegira idatzi, ezta materialaren maileguak online berritzea ere.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez