TMIZ eta terrazetako mahai eta aulkien kobrantzak atzeratu dira, bigarrena hainbanatu egingo

26.03.20
Erakundea

Ermuko Udalak hainbat neurri hartzen jarraitzen du Covid-19k eragindako osasun-krisiari aurre egiteko; berehalako eta etorkizuneko ondorioei, datozen hilabeteetan nabarmenago nabarituko ditugunak. Ezohiko erabakiak eta neurriak,kasu gehienetan. Horien artean, indarrean dagoen udal-aurrekontua 450.000 eurotan handitzea dago, eta kopuru horiek kolektibo ahulei, langabezian dauden pertsonei, merkataritzari, ostalaritzari eta enpresa txiki eta ertainei (ETEei) bideratzea. Udal honek bere eskumenen barne eta parteko laguntzen bidez lagundu nahi du herritarrek eta produkzio-ehunak aurre egin diezaieten krisi honek jada sortzen dizkigun ondorioei. Joan den asteko talka planean iragarritako neurriei gehitu behar zaie aurrekontuaren igoera.

Ekonomiarentzat, enpleguarentzat eta herritarrentzat lehen ondorioetako bat dira hazten jarraitzen duten aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente ugariak (ERTEak). Tresna horri heldu dioten euskal enpresak dagoeneko 10.500 baino gehiago dira, eta kaltetutako soldatapeko pertsonak ia 81.000 dira. Horien artean, ziur Ermuko bizilagunak izango ditugula.

Horregatik, erakundeak erabaki du zuzenean kudeatzen dituen tasa eta zergen kobrantza geldiaraztea eta atzeratzea urteko bigarren seihilekora arte. Gainera, ordainketa horiek zatitzeko aukera emango die aurre egiteko zailtasun gehien izan ditzaketenei. Erakundeak badaki egoerak ekonomia globalari, nazionalari, autonomikoari eta tokikoari eragingo diela, bai eta familiei ere, eta, horregatik, ez du uste komenigarria denik horien gaineko beste presio-arrazoi bat gehitzea, jada larria den egoera batean.

Atzerapen horren barruan sartzen da Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga, egutegi fiskalaren arabera hurrengo apirilaren 1etik maiatzaren 4ra bitartean borondatezko epean kobratzea aurreikusten zuena. Zerga hori udalaren titulartasunekoa da, eta zenbateko handienekoa da, bederatziehun mila eurotik gorako kopurua delako.

Atzeratzea aurreikusitako kobrantzen eta horien baldintzen xehetasuna.

  1. Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaizeko Zerga
    • Kobrantza alarma-egoera amaitu arte atzeratuko da oraindik zerga ordaindu ez duten pertsonentzat. Alarma-egoeraren ondoren, epe berrien berri emango dugu, eta ordainketa zatitzeko aukera eskainiko dugu, titularrak hala eskatuz gero.
    • Ordainketa-gutunaren bidez jada ordaindu dutenek dirua itzultzeko eska diezaiokete udalari; horretarako abiapuntu@udalermua.net postontzi elektronikora idatziz, 943.179010-943.179142 telefono zenbakietara deituz edo idatzia aurkeztu egoitza elektronikoaz baliatuz. Lehen kasuan bezala, alarma-egoera amaitzean epe berrien berri emango dugu, eta ordainketa zatikatzeko aukera eskainiko dugu, titularrak hala eskatzen badu.
    • Ordainketa helbideratuta dutenek ordainagiria itzultzeko eska dezakete beren banku-erakundean, aurreko kasuetan bezala, alarma-egoera amaituta gero. Une horretan epe berrien berri emango dugu, eta ordainketa zatikatzeko aukera eskainiko dugu, titularrak hala eskatuz gero.
  2. Terrazatako aulkien eta mahaiengatiko tasa
    • Kasu horretan, hainbanaketa bat egingo da, itxitako hilabeteak ezinbestean itzultzeko, zenbatekoa borondatezko aldian ordaindu duten titularrei. Eta epe horretatik deskontatuko ditugu oraindik ordaindu ez diren eta proposatutako epe berrian ordaintzen diren ordainagiriak. Hala ere, norbaitek urteko azken hiruhilekoan ordaintzeko ordainagiria itzuli nahiko balu, bere banku-erakundera jo dezake.

Lotutako albisteak

Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen
Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
23.01.26
Hirigintzak irisgarritasuna hobetzeko eta fatxadak birgaitzeko udal-dirulaguntzak abian jarri ditu

Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez eta ‘Abiapuntu’ bulegoan aurkez daitezke, aurtengo azaroaren 30era arte