Jarri harremanetan liburutegiarekin WhatsApp bidez

26.03.20
Udal Liburutegia

Ermuko Udal Liburutegiak komunikazio bide berri bat jarri du martxan, egoera berezi honek irauten duen bitartean zerbitzu horretako langileekin harremanetan jarri ahal izateko.

Zerbitzu berezia denez, ez du ohiko telefono zenbaki bat erabiltzen; beraz, bide hori erabili nahi izanez gero, alta eman behar duzu ondoko esteka honetan sakatuta:

https://wa.me/34943179212

Modu horretara, WhatsApp aplikazioa automatikoki irekiko da zure telefonoan, eta elkarrizketa gordeta geratuko da.

Edozein ordutan bidali ditzakezu zure mezu, duda eta kontsultak, eta liburutegiko langileek ohiko ordutegian erantzungo dizute, hau da, 09:30etik 20:30era bitartean.

Egun hauetan, erabiltzaileen kontsulta asko jasotzen ari da liburutegia, bai e-postaz, bai telefonoz, baita sare sozialen bitartez ere. Langileek espero dute bide berri honek are gehiago erraztuko duela eskainitako arreta eta harremana.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez