387 pertsona eta 342 ibilgailu identifikatu, 1 atxilotu eta 63 zigor proposamen Ermuko kaleetan
Barne Ministerioak luzatutako kontrol eskaera betetzen ari da Udaltzaingoa
Bi aste zehatz bete ditugu gaur, martxoaren 14 honetan, Alarmako Estatua adierazi zuen 463/2020 Errege Dekretuaren iragarri zenetik, zeina buletineko argitalpenarekin indarrean sartu zen. Dekretu horrek ezohiko egoera batera eraman gaitu, Covid-19 birusaren edo koronabirusaren kontura bizitzen ari garen osasun-larrialdiagatik. Horren indarrez, ikastetxeak, ostalaritza-establezimenduak, oinarrizkoak ez diren saltokiak edo lehen mailako premiak dituzten saltokiak ixtea erabaki da, eta gomendatu zaigu etxetik ez irtetea, behar-beharrezkoa dena izan ezik, hau da, enkarguak edo sendagaiak erostea, edo lanera joatea ez bada– dekretuak lan-jarduera geldiarazi ez duelako–. Dena den, dekretuak salbuespenak jasotzen ditu, eta aukera ematen du, maskotak paseatzeko, farmaziara, estankora, edo mediku zerbitzuetara joateko.
Gomendio horiek erantzukizunez eta etsipenez betetzen ari gara pertsona gehienok, osasun publikoa bermatzeko eta gure gizartean are ondorio handiagoak saihesteko larrialdi-egoerak hala eskatzen baitu. Hala ere, oro har eta gehiengoaren jokabidea berresten duten salbuespenak egon ohi direnez, pertsona batzuk ez dira behar bezain seriotasunez hartzen ari, edo ihesbideak bilatzen dituzte, ez irteteko, kirola aire zabalean ez egiteko eta ez mugitzeko neurriak ez betetzeko. Segurtasun gorpu edo polizi nazional, autonomiko eta lokalen koordinazioa zentralizatuta duen Barne Ministerioak zorroztasuna eskatu du eta kolektibotasuna arriskuan jartzen duten jarduera ez solidarioak zigortzeko kontrolak egitea agindu du.
Betetze-maila kontrolatzeko egindako ekintzen estatistika
Ermuan Udaltzaingoa lanean ari da betetze-maila ikuskatzeko eta instrukzioa betetzeko. Lehen bi aste horietan bide publikoan zeuden 387 pertsona identifikatu ditu, haien ibilbidea eta horretarako arrazoia ezagutzeko. 342 gidari eta beste horrenbeste ibilgailu gelditu ditu joan-etorriaren beharra ezagutzeko eta baloratzeko. Eta, guzti horren ondorioz, 63 zehapen-proposamen egin ditu, Alarmari buruzko Dekretuan ezarritakoa ez dela bete detektatu duen kasuetan. Halaber, pertsona bat atxilotu du, hark egindakoa falta larritzat jotzeagatik (desobedientzia edo erresistentzia).
Martxoaren 17tik 26ra bitarteko datuak | |
---|---|
- Kalean identifikatutakoak | 387 pertsona |
- Zirkulatzen geldituriko autoak | 342 gidari |
- Atxilotutakoak | pertsona 1 |
- Zigor proposamenak | 63 kasu |
Asteburu berri baten hasieran gaude –nahiz eta egun guztiak berdinak iruditu–, eta polizia ezberdinek jada iragarri dute kontrolak areagotuko dituztela eta zorrotzak izango direla indarrean dauden baldintzen aplikazioan. Gomendioa: #Geratuetxean. #Birushaubategindageldituko.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua