Fibermua sarean diharduten telekomunikazio-operadoreen hobekuntza-proposamenak krisialdian

01.04.20
Ekonomi Sustapena

Une zailak ari gara pasatzen; arrotzak, aurrekaririk gabekoak. Inoiz ikusi gabeko egoera. Dakiguna eta egiaztatzen duguna da batuta indartsuagoak garela. Sinergiak batzea egoera gaindituko dugula ziurtatzeko modu bat da. Pairatzen ari garen osasun-, gizarte- eta ekonomia-krisi honek elkartasunezko ekintzen korronte bat piztu du, baita enpatiarena ere; bestearen oinetakoetan jartzearena, sorbalda hurbiltzeko eta bakoitzak daukaguna eskaintzeko edo kudeatzen duguna eskaintzeko, ale bakoitza hondar-mendiari gehitzeko.

Ildo horretan, zuntz-optikoko udal sare neutro ultra-azkarrean eta ''Fibermua'' izenekoan lan egiten duten eta zerbitzuak eskaintzen dituzten telekomunikazio-enpresa eta -plataforma batzuek hobekuntza edo aparteko proposamenak egin dizkiete bezero erabailtzaileei. Hona hemen bidali diguten laburpena:

Adamo:
Krisi hau gainditzeko, udaberriko promozioa abiarazi da: bezeroak 10 €bakarrik ordainduko ditu hurrengo 3 hilabeteetan. Egoera horri aurre egiteko prezio lehiakorra eta eskuragarria.

Orange:

  1. Etxeko Love eta GO dituzten bezeroek 30 GB doan izango dituzte hilabetez.
  2. Enpresako Love eta GO dituzten bezeroek 50 GB doan izango dituzte hilabetez.
  3. Orange TB zerbitzuko bezeroek “Haurren Max” paketea doan izango dituzte hilabetez.

Vodafone:

  1. 23 entretenimendu-kanal, zinema, dokumental eta haurrentzako edukiak Vodafone TBn, gailu konektatuetan (smartphone, tableta, PC, Smart TV, Chromecast).
  2. Bezero profesionalentzako, autonomoentzako, enpresa txiki eta ertainentzako datu mugagabeak – Hain zuzen ere, azpiegitura teknologiko txikiena duten segmentuentzat –, beren jarduera mugikortasunean garatzeko eta, beharrezkotzat jotzen badute, telelana sustatzeko gaitasuna dutela ziurtatzeko.
  3. Gaurtik aurrera, aparteko 10GB bonu bat gehituko da, aurreordainketako tarifak berritzen diren bakoitzean (Yuser, Súper Yuser eta Mega Yuser, Vodafone Básica, Mi País eta Vodafone Traveller).

Esanline (Inger TV taldeak gure herrian darabilen marka):

Alde batetik, komunikazioekin zerikusia dutenak:

  1. Erabiltzaile guztientzat duten tarifari beste 5GB gehitu martxoan eta baita apirilean.
  2. TBari dagokionez hornitzaileekin hitz egiten ari diren arren, zaila izango da edukiak doan Portu ahal izatea, emisio eta jabetza eskubideak tartean baitaude.
  3. Interneti dagokionez, neurri bereziak hartu dituzte kalitateari eusteko eta hori beramatzeko, etxeetako kontsumoa itzel igo delako.

Eta, bestetik, ekimen solidarioekin zerikusia dutenak:

  • IngerTVk bere denda-sarea eta bertako langileak eskaintzen ditu solaskide gisa, 18:00etatik 19 00etara bitartean bakarrik edo isolatuta dauden pertsonek deitu eta hitz egin dezaten. Adineko pertsonei eta bakarrik bizi direnei zuzendutako ekintza, une honetan bisitarik jaso ezin dutenei. Arrazoia laguntza egitea da, besterik ez da. Helburua EZ da komertziala.
  • Larrialdi egoerak irauten duen bitartean itxi behar izan dituzten saltoki horiei guztiei laguntzeko plan bat ere jarriko du martxan datorren astean. Bi hilabetez murriztuko dute haien faktura, ghaientzaauzak errazagoak izan daitezen.

Informazio zehatz gehiago eta eguneratua, bakoitzaren webgunean.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du