Elon enpresa teknologikoa, babes-pantailen fabrikazio solidarioarekin bat

01.04.20
Ekonomi Sustapena

Izarra Centreko enpresen haztegian kokatzen den Elon talde teknologikoak osasun larrialdiko egoera honen aurrean, modu solidarioan lanari ekitea erabaki du, eta osasun arloko langileentzako babes pantailak egiten hasi da.

Energia berriztagarrietan, energiaren monitorizazioan eta airearen kalitatearen kontrolean aritzen da batez ere Elon, eta bere prozesu eta produktuetan txertatzen dituen pieza asko 3D inprimaketarekin fabrikatzen ditu. Orain, enpresak tresna hori ospitaleen esku jartzea erabaki du, eta, horrela, Covid-19 birusaren krisi honetan egoera ahulenean dauden eta behar handiena duten sektoreei laguntzen arituko da.

Eloneko profesionalen taldeak bere ezagutza, denbora eta baliabideak gizartearen eskura jarri ditu, eta maker mugimenduarekin bat eginez, ospitalek eta osasun zentroek hain premiaz behar dituzten pantaila babesleak eta maskarak hornitzen ari da.

Makersen figura Estatu Batuetan sortu zen, eta helburua hardware eta software irekietan oinarritutako hainbat elementu sortzea da, 3D inprimagailuak eta plataforma elektroniko libreak erabiliz. Une latz hauetan, mundu osoko start-up asko elkartasun uholdearekin bat egiten ari dira, beren jakinduria eta laguntzeko eta eraldatzeko gogoa ekarriz.

Testuinguru horretan, Elon enpresak dei egiten die 3D inprimatzeko makina eskura duten pertsona guztiei, hainbat maker plataforma sortu baitira osasun zentroetan beharrezkoak diren elementuak inprimatzen laguntzeko.

Ekimen solidario honetan parte hartu nahi baduzu, kontsultatu honako plataforma hauek:

Elon ez da osasun krisi honetan bere aurpegi solidarioena erakutsi duen Izarra Centreko enpresa bakarra. Duela egun batzuetatik, Burulogy enpresa ermuarrak bere aplikazioa doan eskaintzen die burua aktibo mantendu nahi duten guztiei. Horrela, 55 urtetik gorako pertsonentzako aisialdiko eta entretenimenduko jolasak eskaintzen ditu, online zein offline.

Entrenamendu-ariketen bidez, erabiltzaileek gaitasun kognitiboei eutsi diezaiekete, buru-jolasak eginez. Horretarako, tabletak eta smartphoneak erabiltzen dira, gure gizartean oso zabalduta daudenak eta gero eta eskuragarriagoak eta erabilerrazagoak direnak.

Aplikazioa lortzeko interesa dutenek 679 05 26 51 edo 943 17 72 45 telefonoetara deituta jarri beharko dute harremanetan enpresarekin.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du