Konfinamendua eramangarriago egiteko narrazio partekatua

01.04.20
Udal Liburutegia

Udal Liburutegiak narrazio partekatuaren ekimena jarri zuen martxan martxoaren 18an, bi helbururekin, San Jose jai eguneko zubi egunetan konfinamendua eramangarriagoa egitea eta idazteko zaletasunari eusti eta hori sustatzea.

Dinamika oso erraza da. Liburutegiak bi esaldi hauekin eman zion hasiera: "Iratzargailua entzuten da. Egun berri bat hasten da ". Hortik aurrera, pertsona partaide bakoitzak esaldi batekin edo batzuekin jarrai zezakeen kontaketa, guztira 50 hitz baino gehiago erantsi gabe.

Idazketa Tailerreko WhatsAppeko taldeetan mugitu da kontakizuna, lehenik eta behin, Sormenezko idazketa tailerreko partaideen artean eta, ondoren, gaztelaniazko irakurketa klubaren partaideen artean, frantsesezko irakurketa klubaren partaideen artea eta Poesia Tailerraren artean. Beraz, azken testuaren zati bat frantsesez idatzita dago.

Jasotako ekarpenen ondoren honela geratu da testua.

Liburutegitik eskerrak eman nahi dizkizuegu parte hartu duten pertsona guztiei.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.
Imagen
Ipuin kontaketa saioa antolatu du Liburutegiak
06.05.25
Denboraldiko azken "Arratsaldean Kontu Kontari" ipuin saioa

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean