Eman odola gaur! Elkartasunerako beste modu bat da
Odola emateko etxetik irtetea baimenduta dago eta, emanez gero, ziurtagiria jasoko dugu kreditatu ahal izateko
Ermuko Odol Emaileen Elkarteak, Donaser izenekoak, odola emateko saio berria antolatu du gure herrian. Gaur izango dugu aukera, apirilak 1eko, goizean. Euskadiko Transfusioen eta Giza Ehunen Zentroak unitate mugikorra bidaliko du Ermura odola herrian bertan eman ahal izateko, ospitalera joan beharrik izan gabe. Kinka larrian gauden une honetan, gure laguntza eta elkartasuna beharrezkoa da.
Egunean 450 odol emate behar ditugu gure osasun sistemaren beharrak asetzeko.Ez ahaztu eta eman zurea!
Autobusa anbulatorio zaharraren aurrean kokatuko da, 09:00etatik 14:00etara.
Herriko odol-emaileak jakinaren gainean daude jada, deialdi bakoitzeko SMS eta e-posta bidezko mezuak jasotzen baitituzte.
Gaur egun, odola ematea da gure osasun-sistemak ondo funtzionatzeko beharrezkoak diren odol-osagaiak (hematiak, plaketak eta plasma) lortzeko modu bakarra.
Hurrengo txandak kontsultatzeko, ikus ezazu honako webgunea.
Lotutako albisteak

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du