Clip Club TB: norabide bikoitzeko kanala, neska-mutilek eduki eta denbora partekatzeko

02.04.20
Gizartea

Unicef eta Alcantararen Family Foundationen ekimena Youtuben elkarrekin jardun eta edukiak partekatzeko

UNICEF Españak, Alcantara Family Foundationen laguntzarekin, Youtubeko kanal bat aurkeztu du, haurrek denbora eta edukiak beren antzekoekin partekatu ahal izan ditzaten, elkarren artean jardun eta ikusgarritasuna izan dezaten, etxean konfinatuta dauden egun horiek modu ludiko eta arinagoan eraman ahal izateko, adine beretsukoekin espazioa eta denbora partekatuz. Proposamena Youtubeko kanal bat da, non protagonistak haurrak eta nerabeak diren. Beren harreman sarea ezartzeko, ikus-entzunezko euskarri batean, konfinamendua bizitzen ari diren moduari buruzko ezagutzak, esperientziak eta testigantzak partekatzeko etxetik bertatik.

Egun hauetarako norabi bikoitzeko kanal berri bat: edukiak ikusi eta partekatu

Kanalean parte hartzeko jarraibideak oso errazak dira, eta sarbidean jasotzen dira. Aurkezpenak honako hau adierazten du: “dakizunez, egunotan etxean geratu behar gara. Koronabirusa gure ohiturak eta errutinak aldatzera behartzen ari zaigu, kutsatutako pertsona gehiago egon ez dadin. Baina … zer egiten duzu denbora guzti honetan etxean? Hainbat arrazoiengatik hori jakin nahi genuke. Youtubeko programa berri batean parte hartu nahi duzu? Zu bezalako beste haur batzuen proposamenak ezagutu eta entzutea gustatuko litzaizuke?

Clip Club TB taldeak – programa bat eguneko eta ezberdina eginez- egun hauetan zer egiten ari zaren konta diezaguzun nahi dugu, beste haur batzuei ideiak emateko. Kontua da kontatzea zer jarduera egiten dituzun etxean orduak pasatzeko, baina betiere kontuan hartuta beste edozein etxetan ere egin ahal izango daitezkeela.

Hona hemen landu daitezkeen gauzen adibide batzuk:

  • Asko gustatu zaizun YouTube, TBko saioa, edo filma ikusi edo liburu bat irakurri baduzu, gomendatzea nahi dugu.
  • Zer musika entzuten ari zara animoari eusteko. Jolasa asmatu baduzu, kontaiguzu nola jokatu ume gehiagok ezagutu dezaten.
  • Suakaldaritza gogoko duzula eta errezeta erraz eta dibertigarria egiten dakizula, konpatitu!
  • Eskuak sakon nola garbitu badakizula, erakuts iezaguzu nola egin.
  • Zure gurasoak nola dabiltza egun hauetan, zintzo etxean? Kontaiguzu!

Lotutako albisteak

Imagen
15.07.25
Udalbatzak gaur ezohiko Osoko Bilkura izango du

Gai-zerrendak hamalau puntu ditu; horien artean, kredituak gehitzeagatik aurrekontua aldatzea, Lobiano erabiltzeko erregelamendua, 2025eko Lanpostu Zerrenda aldatzea edo erakundeko euskara normalizatzeko plan estrategikoa onartzea
Imagen
10.07.25
Azaleko minbizia prebenitzeko modurik onena, eguzkitik babestea da

Minbiziaren Aurkako Elkarteak eta herriko boluntarioak informazioa eta gomendioak emango dituzte gaur Betiondon
Imagen
09.07.25
‘ZainSare’ programaren hiru udalerri pilotuetako bat izango da Ermua

Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena sinatu du gaur, Arrasate eta Amurriorekin batera