2021era atzeratu du ‘Arizona Baby’ taldeak Ermuan eman behar zuen kontzertua

02.04.20
Ermua Antzokia

''Arizona Baby'' taldeak eta udal kultura sailak Valladolideko hirukotearen kontzertua 2021. urtera atzeratzea adostu dute; zehazki, datorren urteko urtarrilaren 29ra, programazioaz arduratzen den teknikariak ohar baten bidez jakinarazi duenez. Emanaldia apirileko 24ko ostiralerako iragarrita zegoen arren, atzerapena hitzartu behar izan da, Covid-19 edo koronabirusaren pandemia dela eta, ez dagoelako errezitaldia eskaintzerik gaur egungo osasun-alerta egoeran.

Musika bandak eta antolatzaileek salmenta aurreratuan -online bidez edo Lobiano kulturgunean bertan) saldutako sarreren indarraldiari eta balioari eustea adostu dute. Hala ere, sarrera erosi dutenek hori itzuli eta dirua berreskuratu ahal izango dute, baldin eta, edozein arrazoirengatik, ezin edo nahi ez badute ikuskizunera joan data berrian.

Sarrerak itzultzeko eta dirua berreskuratzeko ezarriko dituen bideak iragarriko ditu laster Kultura sailak. Zehaztu ondoren, webgune honetan horren berri eman eta ezagutzera emango dugu, guztiok jakinaren gainean egoteko.

Lotutako albisteak

Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango