Errebalburun piztutako suak argindarrik gabe utzi ditu ehunka abonatu zenbait orduz
Iberdrola konpainiaren bezero diren hirurehun bat pertsona argindarrraren hornikuntzarik gabe egon ziren atzo -astelehena- Ermuan hainbat orduz, Errebalburu kaleko 1. zenbakiko eraikinaren behealdeko transformadore batean piztutako sute baten ondorioz, Hiritarren Segurtasunerako zuzendariak jakinarazi duenez. Eguerdia baino pixka bat lehenago, hornidura eten egin zen hirigunearen erdialdean, eta San Pelaio, Aldapa, Errebalburu, Zubiaurre eta Valdespinako Markesaren kaleei eragin zien, besteak beste. Udaltzaingoak deia jaso zuen aipatutako eraikineko baxu batetik ke beltza ateratzen ari zela adierazten zuena, eta patruila bat bertaratu zen egoera ikuskatzera. Iberdrolako teknikari taldea bertan zen jada, eta hornidura moztu zuten gunea ziurragoa mantendu eta lan egiteko. Iurretatik etorri zen Bizkaiko Suhiltzaileen unitate bat ere bertaratu zen, su elektrikoetarako material espezifikoa erabili behar izan zuelarik.
Suaren eta kearen gunea tentsio ertaineko kable batzuetan sortu zen, oraindik argitu gabeko arrazoiengatik erre zirenak. Arratsalde erdian matxura eta etxebizitzen gaineko afekzioa konponduta geratu zen Iberdrolak generadore ekipo bat ekarri ondoren, ordutik argi elektrikoz hornitzen ari dena kaltetutako lineak zuzenean ukitutako zonaldean dauden eraikinak.
Lotutako albisteak
Espeziea funtsezkoa da ekosisteman eta ez die kalterik egiten gizakiei
Mantentze lanak direla eta, Ermuko saihesbidea erabili beharko da AP-8 autobidera sartu edo irteteko
Bi zati horietan eskubanda eta beste piezaren bat aldatu beharra dago