'Tokiko berrikuntza COVID-19 birusaren garaian'; Innpulso sarearen lineako mintegia

15.04.20
Erakundea

COVID-19k eragindako pandemia gure eguna baldintzatzen ari da. Dena den, munduak biraka jarraitzen du, ez da gelditu eta gure errealitateak aurrera segitzen du. Hala da pertsonentzat, eta baita erakundeentzat ere. Innpulso sarearen kasua da, tokiko politika berritzaileentzako topagunea, non Ermuko Udala kide den. Sareak lanean jarraitzen du, hori bai, osasun alertaren eta indarrean dagoen Alarma estatuaren baldintzapean; bere zereginean aurrera beti ere. Horrela, apirilean lineako edo webeko mintegi birtualak egiten ari da -Internet bidez transmititzen den hitzaldi, tailer edo mintegi mota bat-.

Horrelako ekitaldi bi garatu ditu, eta bihar -osteguna, apirilak 16- hirugarrena egingo du. Bere titulua "tokiko berrikuntza COVID-19 birusaren garaietan" da eta Juan Carlos Abascal Ermuko alkate eta Innpulso Sareko presidentziak partekatzen duen kideak eskainiko du. Web bidezko mintegi edo webinar hori eguerdian -12:00etan- hasiko da eta ordu erdi inguruko iraupena izango du. Zoom plataforman garatuko da, oso intuitiboa eta erabiltzeko erraza, eta interesa duten pertsona guztiei irekita egongo da. Gainera, saioaren azken zatian elkarri eragiteko eta galderak egiteko aukera izango dute. Bilera horretara batzeko, esteka honetan klik egin beharko dute: zoom.us/redinnpulso, eta identifikazio edo ID deritzana bat eskatuz gero, zenbakien konbinazio hau sartu: 832 3805 3055.

Web bidezko mintegi hau Espainiako Gobernuko Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak sustatutako Innpulso-Zientzia eta Berrikuntzaren Hirien Sarearen ekimena da, COVID-19 pandemiaren ondoriozko konfinamenduan, Innpulso sareko kide diren hiriak konektatuta eta aktibo mantentzeko konpromisoari jarraiki egiten dena. Hori guztia, berrikuntzaren sugarrari eta kideen arteko topaketari eusteko xedez.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua