Ermua Hiria XXVI. Literatur Lehiaketan parte hartzeko epea zabalik

17.04.20
Udal Liburutegia

Covid-19 birusaren hedapenak eragin duen konfinamendu-aldi hau pizgarri ona izan daiteke idazten hasteko. Testuinguru honetan, Ermuko Udal liburutegiak gogorarazi nahi du XXVI. Ermua Hiria Literatur Lehiaketak abian jarraitzen duela, eta kategoria ezberdinetara aurkezteko epea maiatzaren 4ra arte, astelehena, egongo dela zabalik.

Deialdia lau kategoriatan banatzen da: poesia euskaraz eta gaztelaniaz eta narratiba bi hizkuntzetan. Modalitate bakoitzeko obra onenak 400 euroko saria jasoko du.

Narratiba atalean, aurten euskarazko zein gaztelaniazko testuetarako aukeratu den gaia bidaia literatura da. Horrela, prosazko obra guztiak gai horretara mugatu beharko dira nahitaez. Poesia kategorietan, berriz, gaia aukera askekoa izango da.

Aurkezten den narrazio bakoitzak gehienez ere 10 orri izango ditu, DIN A4 formatuan, eta poesia-lanek ezin izango dute 100 bertso baino gehiago izan, metrika librekoak izanda ere.

Gogoratu nahi dizuegu parte-hartzaile bakoitzak ezin izango duela lan bat baino gehiago bidali kategoria bakoitzerako.

Testuak postaz aurkez daitezke (Ermuko Udal Liburutegia - Goienkale z/g. 48260 Ermua - Bizkaia) edo posta elektronikoz, biblioteca@udalermua.net helbidean.

Deialdiari buruzko xehetasun gehiago jakiteko, ikusi oinarriak hemen.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez