Zozketa berezia Liburuaren Egunerako

21.04.20
Udal Liburutegia

Ostegun honetan, apirilak 23, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta nahiz eta aurtengoa berezia izango den, konfinamendua tarteko, Ermuko Udal liburutegiak ez du jardunaldi berezi hori ahaztu. Hori horrela, erabiltzaileen artean bi eReader edo liburu elektroniko irakurgailu zozketatuko ditu.

Zozketan parte hartu ahal izateko, audio, bideo edo testu bat bidali behar duzu liburu bat gomendatuz eta zergatik hautatu duzun azalduz. Jasotako gomendio guztiak, aurkakoa adierazten ez badute behintzat, Udal webgunean eta liburutegiaren sare sozialetan -Facebook eta Twitter- argitaratuko dira.

Literatura gomendioak posta elektronikoz bidali daitezke biblioteca@udalermua.net helbidera edota WhatsApp bidez lotura honetan sakatuta. Bidaltzeko epea apirilaren 26an, igandea, amaituko da, egun hori barne.

Partaideak bi multzotan banatuko dira: batetik, 13 eta 19 urte artekoak, eta bestetik, 20 urtetik gorakoak. Kategoria bakoitzean irabazle bakarra hautatuko da, eta eReader bana jasoko dute biek.

UNESCOk apirilaren 23a "Liburuaren eta Egile Eskubideen Nazioarteko Eguna" izendatzea erabaki zuen 1995. urtean, 1616. urteko egun horretan Miguel de Cervantes y Saavedra idazle espainiarra, William Shakespeare idazle ingelesa, eta Inca Garcilaso de la Vega kronista hil zirela oroitzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez