Asteko azoka txikia berreskuratuko du Ermuak ostegunean, sei astez etenda izan ondoren
Soilik elikadura produktuak eskainiko eta segurtasun-neurri zorrotzak gordeko
Ermuak apirileko azken aste honetan ekingo dio ''merkatu txikia’ izenez ezaguna den asteroko kale-merkatuaren jardueraren zati bati, zeina 888/2020 Alkatetzaren Dekretuaren bidez etenda dago martxoaren 14tik (larunbata), koronabirusaren lehenengo kasuen harira Alarma Estatua indarrean sartu zenetik. San Pelaio parkeko jarduerak itzulera partziala eta salbuespenezkoa izango du; izan ere, elikagaiak saltzeko guneak soilik izango ditu eta ostegunean egingo da, eta ez ostiralean, jaieguna delako, Hirigintza eta Obra-Zerbitzuen Brigada barne hartzen dituen Hiri udal-eremuak iragarri duenez. Merkatuaren zati bat behintzat itzuliko da Osasuneko sailburuaren 2020ko apirilaren 14ko Aginduan SARS-CoV-2k (Covid-19) eragindako pandemiaren ondorioz zuzeneko salmentako merkatuetarako ezarritako osasun-baldintza zorrotzak betez.
Aurreikuspenen arabera, apirilaren 30ean (osteguna) -maiatzak 1eko ostirala, jai denez-, Ermuan lau (4) postu izango ditugu, fruta, ozpinetako jakiak eta bakailaoa eskainiko dituztenak. Aitzitik, ez dira egongo ehungintzako postu klasikoak, barruko arropa, oinetakoak, tresneria, oparitarako gaiak, imitaziozko bitxiak eta une honetan funtsezkoak ez diren beste artikulu batzuk.
Merkatu horrek pandemiaren kontrolak eskatzen dituen osasun-neurri zorrotzak betetzen jarraitzea eskatuko du, pertsonen kontzentraziorik gertatzen ez dela eta kutsatzeak saihesteko segurtasun-distantzia nahikoarekin zirkulatzen dutela ziurtatzeko. Hona hemen aurreikusitako neurrien laburpena:
- Postuak igarobide baten bidez bereizita egon beharko dira, eta haien artean gutxienez sei metroko tartea egon beharko da. Alboen artean gutxienez lau metroko tartea utzi ahal izango da.
- Saltzaileek gutxienez bi metroko tartea gorde beharko dute postuaren barruan, eta jarduera komertziala saltzaile bakar batera mugatuko da, lanpostuaren neurriek bereizketa fisiko hori egitea ahalbidetzen ez badute.
- Palmenta postren jabeek erabili eta botatzeko eskularruak jarri beharko dituzte bezeroen eskura. Ezinbestekoa izango da eskularruak erabiltzea salgai dauden produktuak ukitzeko. Era berean, gel desinfektatzailearen poteak eduki beharko dira, saltzaileek nahiz erosleek erabiltzeko.
- Erabiltzaileei dagokienez, haien arteko gutxieneko distantzia bi metrokoa izango da.
- Udaltzaingoak baldintza horiek hasieratik merkatua amaitu arte errespetatuko direla zainduko du, eta, beharrezkoa izanez gero, sarbidea kontrolatu eta arautuko du, pilaketak saihesteko eta produktuen salerosketa xede ez duen edozein kontaktu sozial saihesteko.
- Garbiketa eta bilketa: merkatuak sortutako zaborrak poltsetan utzi beharko dira, udal-zerbitzuek horretarako jarritako edukiontzien barruan.
Arestian aipaturiko agindu horren arabera, etenaldiko sei asteko salbuespenezko aldi horren ondoren, eta “kontuan hartuta martxoaren 20ko 10/2020 Errege Lege Dekretuan aurreikusitako ordaindutako baimen berreskuragarriaren amaierak jarduera ekonomikoan izandako eragina apirilaren 14ko asteartetik aurrera amaitu zela, komenigarria dirudi etenaldi horren amaiera funtsezkotzat jo gabeko sektore ekonomikoetako jarduera berreskuratzearekin egokitzea. Hala ere, Osasuneko sailburuaren 2020ko apirilaren 6ko Aginduaren eraginpeko merkatu eta azoka tradizionaletan pandemiaren kontrolak eskatzen dituen osasun-neurriak betetzen jarraitu beharko dute".
Lotutako albisteak

Autobusa Bizkaiko Etorbidean izango da bederatziak eta laurdenetatik ordu 2etara eta lau eta erdietatik iluntzeko bederatzietara bitartean

Merkatu plaza zaharrean 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara ordutegian

Zerbitzu-alorrak arrapala eta igogailuetan ditugun gorabeheren eta horiek konpontzeko aurreikusitako epeen berri eman du