'Haurtzaroa hirian' baliabideen gida

29.04.20
Udal Liburutegia

Ermuko Udal liburutegiak gai zehatzei buruzko gida espresak egiten jarraitzen du, konfinamendu aldi honetan entretenitzeko eta ikasteko. Bere azken proposamenetako bat hiriko haurtzaroari eta nerabezaroari buruzko liburu, artikulu eta bideo bilduma da.

Hiriko paisaia haurtzaroan eta nerabezaroan funtsezko eragina duten esanahiez betetako espazioa da. Bi hezkuntza-ikuspegi desberdinetatik landu daiteke gaia: alde batetik, protekzionismotik – espazio negatiboa eta arriskutsua da, begiratzen dena baina ukitzen ez dena – eta, bestetik, hezkuntza-agertoki perfektu gisa planteatzen duen ikuspegitik – askotarikoa, plurala, kontraesankorra eta hurbilekoa –.

"Hiria egiteaz gain, hiriak gu ere egiten gaitu, eta gida honetan zenbait baliabide aurki daitezke gai hori jorratu ahal izateko", adierazi dute Udal liburutegitik.

Ermuko Udala aitzindaria izan zen duela 10 urte baino gehiago haurren artean autonomia eta kontzientzia ekologikoa sustatzeko lehen eskola-bidea martxan jartzen. Gaur egun, Haurren Kontseilua du alboan; organo hori duela hiru urtetik hona Alkatetzako organo aholkularietako kide diren Lehen Hezkuntzako haurrek osatzen dute, hiriari eta haiei eragiten dieten gaiei buruzko ikuspuntua jartzen lagunduz.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez