Uretamendiko tunelak itxita egongo dira gaur gauean

29.04.20
Abisuak eta matxurak

Pasatu den astean mantentze lanetarako gau batez itxita egon ziren Uretamendiko tunelak, 634 errepide nazionala, Ermuko saihesbidea eta AP8 autobiderako sarrera lotzen dituztenak. Tunel horiek mantentzeaz arduratzen den enpresak jakinarazi duenez, gaur gauean ere itxi egingo dituzte azpiegitura horiek, bi noranzkoetan, asteazkena, apirilak 29, 22:00etan hasi eta osteguna, hilak 30, goizeko 06:00ak arte. Tarte horretan mantentze lanak egingo dira.

Hori horrela, egun eta ordutegi horretan ordainsarira edota AP8 autobidera sarrerara iritsi ahal izateko, Eibarko eta Ermuko saihesbideak lotzen dituen biribilgunea hartu beharko da Bizkaia Etorbidetik edo Sallabentetik, edo bestela, Areitioko mendatetik Iurretaraino jarraitu.

Indarrean dagoen alarma-egoeran eta biztanleentzako konfinamendu orokor honetan, kontserbazio-lan horiek ez dute eragin handirik izango, salbu eta gaueko txandara lanera doazenentzat edo arratsaldeko txandatik itzultzen direnentzat, ordutegi-tarte horren lehen unean.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
03.10.25
Meatze-erlea aliatua eta laguna da

Espeziea funtsezkoa da ekosisteman eta ez die kalterik egiten gizakiei
Imagen
Uretamendiko tunelak | Túneles de Uretamendi
04.08.25
Uretamendiko tunelak itxita 22:00etatik 06:00etara

Mantentze lanak direla eta, Ermuko saihesbidea erabili beharko da AP-8 autobidera sartu edo irteteko