Liburu eta filmen mailegu digitala, zure esku

30.04.20
Udal Liburutegia

Liburutegiak erabiltzera animatzen du, erabilerraza eta arina delako

COVID 19ren hedapenak sortutako egoera kontuan hartuta, eta Euskadiko liburutegi publikoek aurrez aurreko zerbitzuak eten dituztenez, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak gogorarazten du Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareak zerbitzu digitalak eskaintzen dituela, liburu digitalak mailegatuz edo Internet bidez filmak, telesailak, kontzertuak eta dokumentalak ikusteko aukera eskainiz, eLiburutegiaren bidez.

eLiburutegia atarian sartuta, Euskadiko Irakurketa Publikoko sareko liburutegietako bazkideek estatuko liburutegi digitalik handiena eskura izango dute, hizkuntza ezberdinetako 20.00 liburu digital eta besteak beste, euskarako, gaztelerako, ingeleseko eta frantsekeko 15.000 film baino gehiagoko katalogo bat. Liburuak ordenagailu, tableta zein gailu elektroniko bidez irakur daitezke eta filmak, dokumentalak, kontzertuak eta telesailak streaming bidez ikus daitezke.

eLiburutegira sartzeko, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko bazkide izatea besterik ez da behar, eta nahikoa da liburutegiko gainerako zerbitzuetara sartzeko erabiltzen diren ohiko datuak sartzearekin (bazkide-zenbakia eta pasahitza, hau da, erabiltzaileek bazkide egitean jasotzen dituzten datuak).

Bazkide zenbakia eta pasahitza gogoratzen ez duten pertsonek Udal Liburutegiarekin jar daitezke harremanetan, 943 17 92 12 telefonora 9:30etik 20:30era deituz edo biblioteca@udalermua.net helbidera email bat bidaliz. Era berean, Irakurketa Sare Publikoko bazkide ez direnek bazkide egiteko eta liburutegiko txartela eta eLiburutegian sartzeko pasahitza eskuratzeko aukera daukate Udal Liburutegira deituz edo email bat bidaliz.

Halaber, eta egoera normalizatu arte, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak liburutegi-zerbitzua@euskadi.eus helbide elektronikoa gaitu du aldi baterako, herritar guztiei eLiburutegian sartzea errazteko, hau da sarteko liburutegietako bazkide txartela eskatzeko zein eLiburutegian sartzeko pasahitza eskuratzeko.

eLiburutegia nola erabili jakiteko tutorial hau eskaintzen dizuegu.

eLiburutegian pertsona bakoitzak hilean lau liburu irakurtzeko eta astero bi film ikusteko aukera du eLiburutegian. Honako helbide honetan azaltzen da nola deskargatu eduki digitalak gailu elektronikoetan: www.eliburutegia.euskadi.eus/descarga-en-epub

Gainera, eLiburutegia sare sozialen bidez jarrai daiteke eta zalantzak argitu daitezke, bai twitter bidez (@elibututegia_), bai facebook bidez (www.facebook.com/eliburutegiak /).

Lotutako albisteak

Imagen
Ipuin kontaketa saioa antolatu du Liburutegiak
06.05.25
Denboraldiko azken "Arratsaldean Kontu Kontari" ipuin saioa

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean
Imagen
05.05.25
Adin guztietarako mahai-jokoen azken tailerra

Maiatzaren 15eko saiorako izen emateak zabalik daude. Saioa 17:30etik 19:30era egingo
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere