KZguneak zuzeneko hitzaldi didaktikoen zerbitzu berri bat iragarri du, ikus-entzunezko kanalaren bidez

05.05.20
Hezkuntza

KZgunea sareak -telezentroen sare publikoa dena, eta Eusko Jaurlaritzaren Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Informatika eta Telekomunikazioen Zuzendaritzaren mende dagoena, gure gizarteak teknologia berrietan aurrera egitearekin konprometituta jarraitzen du. Horregatik, gaur egun ditugun zailtasunen eta koronabirusaren ondorioz zentroak itxita mantentzen diren bitartean, telefono eta posta elektroniko bidezko laguntza mantentzen du zalantza teknologiko guztiak argitzeko. Gainera, zuzeneko hitzaldi informatibo eta didaktikoen zerbitzu berri bat iragarri du ikus-entzunezko emisioen kanalaren bitartez.

Maiatzean KZguneak askotariko hitzaldi interesgarriak eskainiko ditu, goizeko zein arratsaldeko ordutegi eskaintza zabalean.

Zuzeneko hitzaldietara joateko ez da beharrezkoa aurrez izena ematea. Interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute behar, KZguneaTicvideo YouTube ekitaldirako sarrera erabat librea baita.

Maiatzeko hitzaldien edukia, data, ordutegia eta izenburu zehatzak honako hauek dira:

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako
Imagen
05.03.26
Udal langileek haur eta nerabeen inguruko berariazko prestakuntza jaso dute

Ermuak haur eta gazteenekin duen konpromisoa sendotu du
Imagen
13.01.26
Helduen Heziketa Iraunkorreko zentroak matrikula berrirekiko du

Urtarrilaren 26tik otsailaren 7ra, bigarren lauhilerako