Amaitu da gaztelaniazko irakurketa kluba

06.05.20
Udal Liburutegia

Helduentzako gaztelaniazko irakurketa klubaren ikasturteko azken bilera egingo da gaur, asteazkena, arratsaldean. Aurrez aurrekoak izan ohi diren bilerak birtualak bihurtu dira azken hilabete hauetan, baina hala ere, kluba osatzen duten pertsonek ez dute galdu parte hartzeko eta euren irakurketa esperientziak partekatzeko gogoa.

Honakoak dira gaztelaniazko irakurketa klubean ikasturte honetan zehar hautatu eta landu diren irakurgaiak. Horietako batzuk formatu digitalean aurkitu eta irakurri ditzakezue loturei jarraituz:

Irakurketa kluba hilero 10-20 lagunek egiten duten bilera bat da; aldez aurretik, guztiek liburu bera irakurtzen dute. Bileran obra komentatzen da, iritzia ematen da, irakurketaren bizipena partekatzen da eta obra, gaia eta egilea testuinguruan kokatzen dira, topaketa horiek ikasteko eta gizarteratzeko gune bihurtuz. Liburutegia arduratzen da kluba osatzen duten pertsonentzako aleak lortzeaz, eta Peru Magdalenak dinamizatzen ditu saioak.

Doako jarduera da, baina plazak mugatuak direnez, aldez aurretik izena eman behar da. Irailean euskarazko, gaztelaniazko, frantsesezko eta ingelesezko irakurketa-kluben denboraldi berri bat hasiko dela aurreikusten da. Jarduera honetan interesatuta bazaude, deitu 943 17 92 12 telefonora edo bidali zure datuak biblioteka@udalermua.net helbidera.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez