Brigadak atomizagailu bat jarri dio traktoreari, udalerriko azalera handiak desinfektatzeko egunero

08.05.20
Abisuak eta matxurak

Obra- eta zerbitzuetako udal lan-taldeak traktore bat gehitu du espazio publiko handiak desinfektatzeko eguneroko lanetan, udalerrian tratatu beharreko azaleren gainean produktua atomizatzeko, konfinamendua ireki eta mailaz mailako deseskalatze-prozesua hasi ondoren hiri-joan-etorriak eta jende kopurua areagotzen ari baitira. Aldez aurretik ibilgailuen artean zuten traktorea da, duela urte batzuk erositako baliabide propio bat, elurteei aurre egiteko eta neguan bideak erabili ditzakegula bermatzeko. Hainbat funtzio bete ditzakeen ibilgailu moldakorra da, eta nekazaritzarako eta frutagintzarako erabili ohi den tresna batez osatu da produktu definfektatzailea zabaldu ahal izateko. Tresna horrek produktua atomizatu egiten du. Osagarria erosi egin da sei mila eurotan.

Udalak erosteko erabakia hartu du alokaitzea deuseztuz, izan ere, hura eskuratzean independentzian irabazten duelako, bere langileek erabil dezakete, hirugarrenen menpe egon gabe. Ermuak 4 ekipo propio ditu, Covid-19aren iristearen ondorioz sorturiko osasun-krisia eta pandemia hasi zenetik egunero desinfekzio-lanak egiten dituztenak pertsonak biltzen diren tokietan, hala nola saltokietan, bulego publikoetan, azpiegituretan eta igogailuetan, eta abar. Lan hori bi moto-ponpekin eta lainoztatzeko eskuzko ekipoekin (motxilak) egin izan da. Orain, ahalmen handiagoko elementu mekaniko bat batzean, tratatu eta desinfektatu beharreko hedadura laukoiztu ahal izango da produktu diluitu bat aplikatuz. Brigadako lankideek lanaldia aurreratu egin dute, kaleak, plazak eta parkeak goizeko 5etatik desinfektatzen hasteko; kalean ikusten ditugu, norbera babesteko jantziekin, maskarekin eta babes-betaurrekoekin. Lan-jarduera eta ekonomia berreskuratu izanak eragindako aurrerapena izan da, izan ere 6etarako langileak beren lanpostuetara joateko etxetik ateratzen baitira.

Aste honetan hainbat proba egin dituzte eta gaurko ostiral goizalde honetan traktorea erabili dute herriko kale, plaza eta parkeetan. San Pelaio izan da horietako bat, gaur asteroko azoka ibiltaria egiten baitzen. Udalerri osoan erabiliko da.

Azpian, ibilgailuaren argazki-galeria bat utziko dizuegu, baita bideo labur bat ere, ibilgailua nola erabiltzen duten eta igaro ondoren uzten duen errekasto hezea ikusi ahal izateko.

Lotutako albisteak

Imagen
03.10.25
Meatze-erlea aliatua eta laguna da

Espeziea funtsezkoa da ekosisteman eta ez die kalterik egiten gizakiei
Imagen
Uretamendiko tunelak | Túneles de Uretamendi
04.08.25
Uretamendiko tunelak itxita 22:00etatik 06:00etara

Mantentze lanak direla eta, Ermuko saihesbidea erabili beharko da AP-8 autobidera sartu edo irteteko
Imagen
30.06.25
Ongaraiko eta Iparragirreko arrapala eta eskailera tarteak zerbitzuz kanpo

Bi zati horietan eskubanda eta beste piezaren bat aldatu beharra dago